Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Santamas egitarauaren barruan

Danbor hotsek girotutako akelarreak Arrasateko kaleak bisitatuko ditu

‘Leus tambours de feu’ suzko kale antzerkia ikusgai izango da Santamas bezperan. Herriko plazatik hasita Deabru beltzak taldeak bihar gaueko 21:00etatik aurrera girotuko ditu erdiguneko kaleak.

 (id: 5718624)Testua: Mondraberri. Argazkiak eta bideoak: Deabru beltzak. 2018ko abenduak 20, osteguna.


1996an Deabru Beltzak kale antzerkia sortu zen beste hainbat antzerki taldetik etorritako aktorekin. Ordutik 10 antzezlan aurkeztu ditu, horiekin 3.000 ekitaldi eginez. 5 kontinente eta 35 herrialde baino gehiagotan egin dute lan, Euskal Herriko talderik nazioartekoena bilakatuz.


Bihar, Santamas bezperan, Arrasaten ‘Leus tambours de feu’ suzko kale antzerkia eskainiko du Deabru Beltzak taldeak. Ikuskizun honek, musika, piroteknia eta efektu bereziak nahasten ditu ibilbidearen zehar. Su primitiboa eta erritmo sorginduak, ikusleen lilura bihurtzen du.


Aker, akelarreko deabrua, kaleetan zehar ibiliko da bere perkusionisten lagun taldearekin. Esku bat danborrean eta bestea “zirian”. Honela sortu da Deabru Beltzak taldearen proposamen berria.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE