Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Amuarrainak, loinak eta ezkailuak

50 urte eta-gero, arrainak agertu dira errekan, Munar parean

Kolektoreari esker, Aramaio erreka gero eta garbiago igarotzen da Arrasate urbanotik. Portadako argazkian ageri dira ume batzuk gaur bertan arrantzatu duten ezkailu batekin, Fagor Ederlan atzealdean.

590.Arraina.ezkailua (id: 6795206)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkiak: G.L.H. eta Internet

Data: 2008ko irailak 4, eguena

Gaur egun Arrasateko kolektoreak hartu egiten ditu industrian eta etxeetan sortutako ur zikinak. Hodi sare hori 5 kilometro luze da, eta jaso egiten ditu Gesalibarretik Etxe Txikietaraino sortzen diren ur hondakinak. Gero Epelera eramaten ditu han errekaratzeko.

 

Kolektoreren by-pass-ari esker, Aramaio erreka biziberritzen doa Arrasate barruan egiten duen ibilbidean. Uraren kalitatea nabarmen hobetu da, eta azken hilabeteetan arrainak agertzen hasi dira.

Ez dago argi arrain horien jatorria. Agian lehen errekan gorago bizi ziren, eta ur garbiagoak sumatu dituztenean, errekan behera egin dute. Posible da ere norbanako batek arrain batzuk askatu izana.

Edonola ere, oinezko batzuek ikusi ahal izan dituzte amuarrainak Iturripe parean, ezkailuak Munarren eta loinak Fagor Ederlan atzealdean, adibidez. XX. mendearen erdialdetik ez zen horrelakorik ikusten, eta belaunaldi berriek ez dute inoiz Aramaio errekan arrainik ikusi, Arrasateko zonalde urbanoan behintzat.

Gaur goizean ume koadrila bat aurkitu dugu arrantza egiten Uribarri auzoan, zehazki, Fagor Ederlan fundizioaren atzealdean. Hari eta ogi apur batekin bi iskailu harrapatu dituzte, eta pozik erakutsi dizkigute 5 zentimedun arrain txikiak. Esan digutenez, “eskuekin ere harrapatu daitezke”.

 

590.Arrainak.Aramaio.erreka (id: 5770260)

Gaur goizean, umeak arrantzatutako ezkailua erakusten Uribarrin. 

 

Ur horietan ere 10 zentimetroko loinak ageri dira. Espezie handiago bat ere bizi da korronte horietan: amuarraina. Rafa Ugartek, Udaleko Ingurumen teknikariak azaldu digu espezie hau inguruko errekastoetan ere bizi dela, Ikutixo izenekoan adibidez.
Amuarrainak Aramaio errekan sartu egiten dira uraren kalitatea egokia denean, eta errekastoetan gora egiten dute erreka nagusiaren kalitatea desegokia denean.

Adineko hainbat arrasatearrek gogoratzen dute Zarugalden karramarroak, amuarrainak eta beste espezie batzuk harrapatzen zirela, XX. mendearen erdialdean. Batzuek diotenez, Zerrajerako taberna batean prestatzen omen ziren Deba errekan bertan arrantzatutako arrainak.

Deba ibaia da, zehazki, Euskal Herriko kutsatuenetako bat, baina hori ere biziberritzen doa apurka-apurka bada ere. Epeleko depuradora martxan jartzeak prozesu natural horri lagundu egingo dio. Araztegia funtzionamenduan egongo da 2010. urtean, betiere aurreikuspenen arabera.

 

 



500.Amuarraina.INT (id: 6780724)

 

Amuarrainaren ezaugarrietako bat da bizkarrean daukan aleta. Oso azkarra da, eta ikerketa zaharren arabera, soinuaren abiaduran igeri egin dezake. Ornogabeetaz elikatzen da.

 

500.Arraina.Loina.INT (id: 6803598)

 

Loinak (“Chondrostoma arrigonis”) aleta luzeak dauzka eta 30 zentimetro luze izan daiteke. Udaberrian ugaltzen da. Erreketako kutsaduraren ondorioz, desagertzeko arriskuan dago.

 

500.Arraina.ezkailua (id: 6822852)

 

Ezkailua 10 zentimetro luze da eta kolore iluna dauka. Iberiar penintsulako erreka eta lakuetan bizi da, eta intsektuetaz eta algetaz elikatzen da.

 


 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE