Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bertan parte hartu nahi duten guztiek izena eman behar izango dute irailaren 30ean

Abaroako jubilatuek txangoa prestatu dute urriaren 9rako

Soberan gelditzen diren plaza, arrasateko gainerako asoziazioak aprobetxatu ahal izango dituzte.

Testua: Iker Murillo, Argazkia: Diario de Navarra / 2019ko irailak 20, ostirala

 

Hurrengo hilabetean, urriak 9-an, asteazkena konkretuki, Abaroako jubilatuek txango bat prestatu dute Iratxera. Bertan parte hartu nahi duten guztiek izena eman behar izango dute irailak 30-ean (astelehena) eta tiketak urriak 7-an erosi behar izango dituzte 34 euroko prezioan (goizeko 11.00-etan).

Soberan gelditzen diren plaza, arrasateko gainerako asoziazioak aprobetxatu ahal izango dituzte.

 

 (id: 5754816)

 

Animatzen diren guztiek, eguna Iratxe-ko hoteleko kafetegian hasiko dute tomatezko ogitarteko batekin eta baita konsome eta ardoarekin. Ostean Salinas de Oro-ra habiatuko dira bertako gatzaren historioa ezagutzeko.

Bisitaren ostean, denbora librea izango dute Estellako herrian bertako tokiak ezagutzeko. Bazkaltzeko orduan, jubilatuak Iratxe Hotelera bueltatuko dira bertako menua probatzeko. Ostean ‘Superbingoa’ izango dute arratsaldea animatzeko eta hau bukatu eta gero dantzaldia egongo da.

Eguna bukatzeko opari bat emango zaie bakoitzari.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE