Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Egungo kartzela-politikaren amaiera'' exijitzeko

250 herritar abiatu dira autobusez Bilboko manifestazio nazionalera

5 autobusak goizean eta eguerdian abiatu dira. Beste arrasatear askok eta askok ibilgailu pribatua aukeratu dute. Arrasateko bi preso politikok espetxean diraute: Iosu Arkauz eta Unai Parot. Badira errefuxiatuak ere.

595.Presoak2.Manifa.Bilbo.19 (id: 5644199)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urtarrilak 11, zapatua


Orain Presoak izeneko dinamikak antolatuta, Arrasatetik 5 autobus abiatu dira gaurkoan Bizkaiko hiriburura.


Goizean bi autobus martxan jarri dira eta eguerdian beste hiru. Orotara 250 lagun inguruk aukeratu dute antolatutako autobusetan joatea.


Alabaina, arrasatear askok eta askok nahiago izan dute ibilgailu pribatuan joatea manifestazio nazional honetara. Ez da bakarra izan, Baionan ere, helburu berberekin, ekitaldi nazionala egingo baita.

 

595.Presoak1.Manifa.Bilbo.19 (id: 5724606)
Azpimarratzekoa da gaurko bi manifestazio nazional hauek ETAk bere disoluzioa egin zuenetik lehenbizikoak direla.


Arrasateko bi preso politikok espetxean jarraitzen dute, Iosu Arkauz eta Unai Parot, baita errefuxiatu politiko batzuk erbestean ere.


"Egungo kartzela-politikarekin amaitzea" eskatuko da, "bidezko bake iraunkor bat" eta "etorkizun hobe bat lortzeko".

 

Sare herritarra Twitterren


Erlazionatutako albistea:
Herri argazkia Bilbon urtarrilaren 12an egingo den manifestaldiaren alde
2019ko urtarrilaren 4ean argitaratutako albistea


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE