Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arratsaldeko bertso saioa

Lujanbio, Martin, Arzallus eta Maiaren errimek eman diote jarraipena Euskaraz Bizi egunari

Testua: Hasier Larrea / Argazkiak eta bideoa: Gontzal Landa Herbias / 2017ko martxoak 18, zapatua


Arrasatearrek puntako bertsolarien ikuskizunaz gozatzeko beta izan dute gaur arratsaldean, Euskaraz Bizi egunaren baitan. Herriko plazan antolatutako bertso saioak askotariko gaiak jorratu ditu, Beñat Zamalloa gai jartzailearen gidaritzapean.


Hasierako agurraren segidan, euskaldun izatearen gorabeherak eta gaurkotasuneko gaiak izan dituzte hizpide, besteak beste, martxoaren 8ko Alde kanpaina, exoplanetak eta Espainiarrenganako estereotipoak.


Ondoren, publikoak hartu du gai jartzailearen rola. Ikusleek pertsona edo erakunderen bat zoriontzeko mezua idatzi eta bertsolariek kantu bidez interpretatu dituzte mezuok. Zorion agurretako bat Arrasateko Trikitixa Eskolarentzat izan da, 25 urte bete baititu aurten.


Amaierako agurra baino lehen, puntuka aritu dira bertsolariak, baina baldintza batekin: esan nahi zutenaren aurkakoa abestu behar zuten. Umorea uztartzeko tartea eskaini du atal honek beraz.


Bertso saioaren ondoren, Sakatu Elektrotxarangak hartu du kalea musika doinuz betetzeko testigua.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE