Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kongresu eta Senaturako hautagaiak izan dira

Podemos/Ahal Dugu herritarrekin kontaktatzeko plazaratu da

Estatu mailako hauteskunde-kanpainaren barruan, Arrasateko Podemos/Ahal Duguk ekitaldia antolatu zuen domekarako. Bertan parte hartu zuten, besteak beste, Debagoieneko Elkarte Sahararreko zenbait ordezkarik, zenbait militantek, Nagua Albak (Kongresurako zerrendaburua Gipuzkoatik) eta Josetxo Arrieta (Senaturako zerrendaburua Gipuzkoatik).

595.Hautesk.15.Estatal.PODEMOS-AHALDUGU (id: 5630840)


Goiko argazkia eta portadakoa: Arrasate Podemos Ahal Dugu / Testua: GLH /

2015eko abenduak 15, asteartea

Podemos / Ahal Duguk hauteskunde-kanpainako ekitaldia ospatu zuen herenegun eguerdian Herriko plazan. Bertan bi hautagaik parte hartu zuten:

  • Kongresurako zerrendaburua Gipuzkoatik, Nagua Alba
  • Senaturako zerrendaburua Gipuzkoatik, Josetxo Arrieta

Batzar Nagusietako hiru ordezkari ere bertan izan ziren: Patricia Gete, Ione Cisneros eta Maria Valiente.

Ez zuten hutsik egin ere Eva Abuin eta Igor Urizar zinegotziek, ezta Zirkuluko Gipuzkoako zenbait militantek ere.

Arrasateko Podemos Ahal Duguk baloratu du ekitaldian Debagoieneko Elkarte Sahararrak parte hartu zuela, eratze prozesuan dabilen elkartea.

Elkarteko Saleh Salek lehendakariak eta zenbait emakumezko eta gizonezko partaidek ere publikoki euren babesa alderdi moreari eman zioten.

Podemos Ahal Duguk "oso positiboki" baloratu du ekitaldia, "herritarrekiko hurbiltasuna eta herritarrekin hartu-emanak lortu genituelako". Herritarrek "galdetzera, eztabaidatzera eta kuku bat egitera bertaratu zitzaizkigun". Jendea oro har da "gure proiektu politikoaren oinarri nagusia".

Arrasateko Podemos Ahal Duguk eskertzen du lagun izan zituen arrasatearrak, eta "espero dugu euren sostengua eta ilusioa itzultzea abenduaren 20an".

 

 


Gipuzkoako Podemos/Ahal Dugu Facebooken


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE