Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Tirogileak ''eskizofrenia paranoidea'' jasaten du

7 urte eta erdi ospitale egokitu batean giltzapetuta egotera kondenatu dute

Gipuzkoako Audientziak erabaki du 2017ko Bañez Doktorea kaleko erasoa "giza hilketa delitua saiakera mailan" izan zela. Hortaz gain, akusatuak 81.380 € ordaindu beharko dizkio larriki zauritutako biktimari.

595.Atentatu.Bañez.Doktorea.Kalean2HERRITARBAT (id: 6720451)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: Herritar bat, artxibokoa / 2019ko irailak 2, astelehena 

 

 

Efe agentziak azaldu duenez, sententziak akusatuari oso kalifikaturiko aringarri bat aplikatu dio: arazo edo nahaste psikikoa, eskizofrenia paranoidearen ondoriozkoa.

 

Erabaki judizialak zehaztu duenez, akusatuak "eskizofrenia paranoide episodikoa" jasaten du, "erabateko gutxitzeekin". Eskizofrenia hori "toxikoen kontsumo kaltegarri bati lotua" dago.

 

Tiro egin zuen unean, 2017ko apirilaren 12an, "jokaera heteroagresiboa" ere izan zuen, eta "ondorioz errealitatea ulertzeko bere gaitasuna oso kaltetuta zeukan, baita errealitatea ulertzeko bere jokabidea egokitzeko gaitasuna ere".

 

Hauen guztien ondorioz, epaiak ondorioztatu du akusatuaren jokabidea "erlazio zuzena" izan zuela "akusatuak jasaten duen arazo mentalaren ondoriozko delirioarekin".

 

Ebazpenak baieztatu du akusatuak erabilitako arma "pistola detonagailu" bat izan zela, aurrez manipulaturikoa. Era berean, erabilitako munizioa "jaurtigairik gabeko kartutxo manipulatuak" izan zen. Izan ere, kartutxoetan "elementu metaliko bat" sartua zuen, "jaurtigai bezala" erabiltzeko.

 

Hori kontuan hartuta, sententziak ondorioztatu du "giza hilketa delitua saiakera mailan" izan zela, baina aringarri batzuk aplikatu ditu.

 

Sententziak agindu du akusatua 7 urte eta erdi giltzapeturik izatea, eta "sartzea jasaten duen buruko gaixotasunarentzat egokituta dagoen zentro mediku batean, gehienez zortzi urterako".

 

Gainera, Gipuzkoako Entzutegiko Lehen Sekzioak akusatuari debekatu dio, aske geratu ostean, biktimari 18 urtetan hurbiltzea. 

 

Hortaz gain, 14.625 € ordaindu beharko dizkio eragindako lesioengatik, eta beste 66.755 € sufritutako ondoriengatik. Hau da, guztira 81.380 euroko kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio.

 


Erlazionatutako edukiak:

 

14 urteko kartzela zigorra eskatu da, aita pakistandar bat tiroz zauritzeagatik

2019ko ekainaren 11n argitaratutako albistea

 

Arrasaten pakistandar bat zauritu zuen tirogilearen arreba naiz

2019ko ekainaren 21ean argitaratutako gutuna
 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE