"Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak" (atsotitza)

NABARMENAK

  • MANIFESTAZIOA BILBON MANIFESTAZIOA BILBON

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Elkar Sareak proposatzen ditu kontsumo-taldeak

2008a izan da janari eta gose gehien egon den urtea

Elikagai banaketaren arazoa konpontzeko, sare sozialek sustatzen dituzte kontsumitzaile-taldeak, hau da, kontsumitzaileek erostea zuzenean produktoreei-baserritarrei ortuko produktuak, inolako bitartekari komertzialik gabe. “Komertzio Justua hemen has dadila”.

590.Elikagai.Subiranotasuna (id: 7067691)


Testua: G.L.H. / Argazkiak: G.L.H. eta L.L.A.-Mondraberri

2009ko martxoak 26, osteguna

Aurrera jarraitzen du Elkarhezi proiektuak antolatutako hitzaldi-astea. Atzoko berbaldia kontsumo-taldeei buruzkoa izan zen. Talde hauetako partaide diren hiru ordezkarik azaldu zituzten euren esperientziak:

Amaia Martinez Usandizaga (Elkar Sareako kide), Peio Gaio (Elkar Sareko kide) eta Ainara Sarasketa (Uztaro kooperatibako kide).

Guztiek baieztatu zuten nazioartean elikagaien banaketa desorekatua dagoela. Horren froga Peio Gaio gogora ekarritako datuak: 2008a izan zen elikagai gehien produzitu zen urtea, eta aldi berean gosetu gehien egon ziren urtea.

Arazo larriari konponbidean jartzen hasteko, hirurek proposatzen dute kontsumo-taldeak sortzea, hau da, kontsumitzaileek baserritarrei-produktoreei zuzenean erostea, inolako bitartekorik gabe. “Komertzio justua hemen bertan hasi behar da”, adierazi zuen Martinez Usandizagak.

Ildo horretan, hiru ordezkariak bat etorri ziren adierazterakoan, “kontsumitzailea da arazo hau aldatu dezakeena, enpresa handiek eta instituzioek ez baitute borondaterik”.

Uztaro izeneko kooperatiba da kontsumo-talde sare bat. Gipuzkoan zehar zabaltzen ari da, duela hiru urte eta erdi sortu zenetik. Kooperatibako bazkideek astero-astero janariz betetako otar bat jasotzen dute. Baserritar produktorearekin harreman zuzena daukate, kontsumitzaileak baserrira baitoaz eta bertatik bertara ikusten dute nola produzitzen den.

 

590.Santamasak.08.Ogiak (id: 7197782)

 

Otarrean sasoiko elikagaiak daude, hau da, lurrak une bakoitzean ematen duena. Nahi duten bazkideek euren elikadura osotu dezakete otarraz kanpoko beste produktu batzuekin.

Halere, otarretan produktu ugari datoz, eta esperientzia aberasgarria da, lurrarekiko harreman zuzena aberasgarri baita oso”, konpartitu du Ainara Sarasketa kideak hitzaldiko entzuleekin.

Uztaroren helburuak, besteak beste, baserriaren biziraupena eta baserritarrek bizitza-kalitatea izatea dira, Sarasketa azaldu zuen moduan. Funtzionamendua asanblearioa da eta erabakiak bazkide guztien artean hartzen dituzte.

Sare alternatibo hau Gipuzkoan sustraitzen ari da, eta honezkero 42 kontsumo-talde daude. Uztaroko bazkide egiteko ez da agiririk sinatu behar, ahozko akordioa nahikoa da, “harreman naturala da”, baina gutxienez urtebete izan behar da  partaide.
 
Arrasaten ere sor daitekeela adierazi zuten hizlariek, hitzaldia adi jarraitu zuten 25 pertsonei erreparatuz.

Elikagai subiranotasuna lortzeko bide bat kontsumo-taldeak sortzea da. Beste bat transgenikoen aurkako borroka. Ildo horretan, Elkar Sareko ordezkariek salatu zuten Nestlè bezalako multinazional batek, transgenikoak erabiltzen dituena, komertzio justuan sartu dela eta zertifikatu hori daukala.

Guk nahi dugu zertifikatuak beharrezkoak ez izatea, elikagai bat kalitatezkoa dela frogatu behar denean. Kontsumitzaileak zuzenean erosten badio produktoreari, eta bertatik bertara ikusten badu zelaia (produkzio-gunea), ez da beharrezkoa zertifikaturik”.

Elkar Sareak, beraz, ekonomia alternatiboko mikrosistemak sustatzen ditu. Eta horren adibide hurbilena eta argiena berton daukagu: Arrasateko azoka plaza, gure baserritarrak (produktoreak) asteazkenero eta ostiralero ortuko fruituak eskaintzen dizkigute.

 


 

Elkar Sarearekin kontaktuan jartzeko:

Uztaro kooperatibarekin kontaktuan jartzeko:

 



 


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE