Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekoizle arrasatearrak oro har pozik emaitzekin

Arkada Socialek 1.000 cd inguru saldu ditu Durangoko Azokan

Arrasateko Mauka Musikagintzaren bitartez, Arkada Socialek salgai jarritako ale guztiak agortu ziren. Txatxilipurdiren produktuek eta Eneko Barberena egilearen "Periko gazteekin hizketan" liburuak harrera txukuna izan zuten. Los Galerna bere estiloa eskaini zuen eszenatokitik eta standetik. Arrasateko kultur proposamen gehiago ere aurkeztu ziren Durangon.
595.Arkada.Mauka.Durango.15 (id: 9334903)
Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2015eko abenduak 10, osteguna

 

Arkada Socialeko abeslari eta baxu-jolea (Hodei Beitia) eta Mauka Musikagintza arrasatearreko langile Igortz Iturbe oso pozik zeuden lortutako salmentekin:

 

"Salgai jarritako cd guztiak saltzea lortu dugu", ia 1.000 cd. Beraz, adierazi daiteke Arkada Social taldearen "Sin mirar atrás" diskoak arrakasta izan du.

 

Hortaz gainera, Arrasateko laukoteak zapatuan Ahotsenean zuzenekoa eman zuen, eta lagun ugarik jarraitu zuten bertatik bertara emanaldia.

 

Eneko Barberena idazle arrasatearrak, Ernai erakundeak eta Txalaparta argitaletxeak ostiralean "Periko gazteekin hizketan" liburua.

Liburuak Periko Solabarria (1930-2015) militantearen bizitza eta lana biltzen ditu, belaunaldi gazteei azaltzeko gogoz.

Eneko Barberenak azaldu digu liburua Perikori berari egindako elkarrizketen eta bi urteko lanen emaitza dela. "Proiektu polita" izan da.

Egileak garrantzi handia eman dio Perikoren senideek eta ingurukoek liburuaz daukaten iritzia. Lagun hauek "gustura" daude liburuarekin, bere bizitza eta lana behar bezala islatu direnaren seinale. Salmentei dagokienean, argitaletxe nafarrak balorazio positiboa egin du.

Oraindik aurrera, liburuaren aurkezpen bana egingo da Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Liburua salgai izango da Arrasateko Elhuyarren, eta baliteke Eroskin ere.

Txatxilipurdi elkarteak salgai izan zituzten 3 produktu: Haurren hiria liburuaren 2. edizioa, Kale-kantoi jolasa eta Berdean Hesi liburua.

Tonucciren jatorrizko Haurren hiria liburuaren 1. edizioa agortu ostean, bigarrena Durangon izan da salgai. Halaber, Berdean Hesi liburua Diego Martiartu "Dixu"k euskaratu du, Heike Freirek idatzitako "Educar en Verde" liburutik. Kale-kantoi liburuak kaleko jolas ugariren bilduma da, Maddi Urizar eta Andoni Iñurrategi arrasatearrek egina.

"Kale-kantoi" liburuxkaren aurkezpena Durangoko Azokako Xaguen Ganbaran ospatu zen, eta bertaratutako haurrak eta gurasoak oso gustura izan ziren. Salmentak "ondo, oso ondo" joan dira, Txatxilipurdiko zuzendariak, Amaia Etxabek, baloratu bezala.

Los Galerna
joan zen apirilean atera zuten kalera disko berria ("Sangre en el Atlántico") eta bertan abesti instrumentalak dira nagusi.

Hala eta guztiz ere, Durangoko Azokan salmenta kopuru "txukuna" lortu du, Gaztelupeko Hotsak disketxetik adierazi digutenez. Gainera, "apurka-apurka pisua hartzen dabilen taldea da". Ahotsenean kontzertua eman zuten domekan.

 

Intxorta 1937ko lagunek onartu digutenez, "aurreko urteekin konparatuta, salmenta gutxiago egin ahal izan ditugu". Zentzu horretan "inpresioa daukagu aurten Durangora jende gutxiago joan dela". Hala ere, "dirua galtzen behintzat ez gara atera".

"Bezero fijo batzuk baditugu, eta horiek ez dute inoiz hutsik egiten. Mutiko batzuk ere etorri zaizkigu lehen aldiz standera", baloratu du Juan Ramon Garaik, Intxorta 1937ko kide.

 

595.Julen.Ribas.Durango.15 (id: 9372172)

Durangoko Azokako parte izan dira ere:

  • Julen Ribas ilustratzaile, marrazkigile eta komikigilea
  • Josu Arteaga idazlea "Historia universal de los hombres gato" eleberriaren 2. edizioarekin
  • Emakume Txokoak eta Goienak egindako "Komunikazio parekiderantz, kazetarientzako gidaliburua"
  • Emun Aholkularitzak egindako "Irten hizkuntzaren armairutik" liburua
  • Governors talderen "Su garaian" DVD+CDa
  • ...

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE