Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Merkatuko hainbat dendari eta kontsumitzaile:

"Udalaren murrizketak azoka hiltzen uzten ari dira"

595.Azoka.Bizirik1 (id: 8903332)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 27, ostirala

 

 

Hainbat saltzailek eta kontsumitzailek gaur eguerdian prentsaurrekoa eman dute azoka plazan bertan. 

 

Gaitzetsi dute "gure herriaren irudia gutxinaka aldatzen doan" bitartean Udala "azoka hiltzen uzten" ari dela.

 

Arazoa "ez da soilik konponketarik ez egitea, baita saltzaileen jarduerarako erabilera gero eta gehiago murrizten zaigula":

  • Aguazila erretiratu zenean, ez zen ordezkoa jarri
  • Azokaren irekiera ordua atzeratu da, saltzaileei eta erosleei kalte-galerak eraginez
  • Beste jarduera batzuei lehentasuna ematen zaie (herri-bazkariari esaterako)
  • Merkatuko txokolatadek saltoki finkoen ihesa dakarte
  • Saltzaile bezala lan egiteko eskaerak ez dira onartu

"Postu finkoak hutsik daude eta zikinkeria pilatzeko erabiltzen dira. Eraikina erortzen ari zaigu eta inori ez dio axola!" dei egin dute.

 

Azokako jarduera ekonomikoek eragindako zaratak ere aipatu dituzte. "Orain gure zaratak molestatu egiten du, eta hots-neurgailu bat jarri zaigu... Zertarako?".

 

Politikariei baserritarrei buruz "hitz egitean ahoa betetzen zaiela ikusten dugu, baina bestalde gure baserrietara joan gaitezela espero dute". Era berean, "gura dute gu herrira soilik Santamasak bezalako jaietan herria 'apaintzera' jaistea".

 

Santamasetan esaterako "gurekin argazkia ateratzen dute, beraiek 'baserritar' jantzita lehen sektoreareagatik zerbait egiten dutela esanez".

 

Azokako "orubea hiegiezinen espekulatzaileentzat 'goxoki' bat da, baina Udaleko jaun-andreok: gur ere herri honen parte gara, gure lanak eta gure bezeroek errespetu bat merezi dute!".

 

Merkatuak "herriko gizon entzutetsu batek dohaintzan emandakoak, leku pribilejiatua zeukan herrian, handia, zabala, argitsua eta gainera arkitektonikoki polita, eta baserritarren ondorengo belaunaldiek horrela izatean jarri dezan nahi dugu!".

 

"Gu ez ginateke baserritarrak izango baserri bizirik gabe, eta gure baserriek iraungo badute, merkatuek existitu behar dute". Gainera, "merkatua erabiltzen duen jende dexente dago gure herrian". Horregatik guztiagatik, "Udalari eskatzen dizkiogu":

  • Merkatuko gure jarduera errespeta dezala
  • Ordutegiarekin traba gehiago jar ez ditzala
  • Agualzilaren lanpostua bete dezala
  • Ez ditzala zakarrontzira bota jarduera gauzatzeko eskaerak
  • Merkatuko instalazioak garbi eta txukun izan ditzala
  • Instalazioei erabilera egokia eman diezaiela 

Prentsaurrekoan saltzaileen ordezkari jardun dute Tomas Larrañaga Azkargortak (saltzaile baserritarren izenean) eta Antonia Pérezek (saltzaile anbulanteen eta finkoen izenean).

 

595.Azoka.Bizirik2 (id: 9004854)

 

Bertako beste saltzaile batek ere hitza hartu du, Fernando Fernández Mainez-ek gehitu duenez "akosoaren edo intimidazioaren biktima izaten ari garela".

 

"Orain direla legealdi batzuetatik azoka hau baztertzen ari da, eta udalek hartutako erabakiak azoka ixteko bideratu dira. Lehen azoka hau erreferente bat zen".

 

"Hutsik dauden azokako postu batzuk, saltzaile berriek postuak erabiltzea eskatu dute, baina Udalak ez die baimenik eman. Eskaintzarik ezean eskaririk ez dago".

 

Udalak erantzun izan die "aitzakia batekin: diotenez, orain ez dute baimenik emango azoka biziberritzeko proiektua martxan dagoelako, eta ez lukeelako zentzurik orain baimena eman eta hemendik denbora batea saltoki hori itxi behar izatea". 

 

Lehen alguazilak "azokako ateak ixteaz era irekitzeaz arduratzen zen, arauak bete zitezen kontrolatzen zuen,... Alguazila erretiratu zen, baina Udalak ez du bere ordezkarik jarri".

 

Ondorioz "udaltzainak arduratzen dira azoka zabaltzeaz eta ixteaz. Batzuetan goizeko 6:30ean etortzen dira nahi dutelako irekieraren ordua atzeratzea. Baina atzerapen horrek guri ekonomikoki kaltetzen gaitu".

 

"Historikoki azoka goizeko 6:00etan ireki izan da, izan ere, lehen erosleak 6:30ean etorri direlako, hau da, enpresetako gaueko txandan lan egiten dutenak, edota lanera sartu aurretik erosketak egin nahi dituztenak".

 

595.Azoka.Bizirik3 (id: 9048781) 

 

"Udalak inposatu nahi digu 6:30ak baino lehen guk generoa ez deskargatzea. Horren aurrean, maiatzaren 22an Udalari idatzi bat aurkeztu genion, adieraziz ordutegi hori okerra zela":

 

"Generoa deskargatu behar dugun guztiok ezin dugu ordu berean lan hori egin. Horrek kaos bat eragingo luke, eta kalte ekonomikoak eragingo lizkiguke".

 

Kamioi handienak dira azoka inguruan deskarga lanak egiten lehenak. Lan horretarako 40-45 minutu behar ditugu. Gainera, azokako postua prestatzeko ordubete edo ordu eta erdi behar dugu".

 

Beraz, "Udalari kasu egingo bagenio, hau da, denda goizeko 9:00etan irekita, horrek suposatuko luke salmenta kopurua %15-20 jaistea".

 

Udalari aurkeztutako idatzi horri "ez dio erantzunik eman. Ordea, udaltzainak bidaltzen dituzte gu akosatzera, eta gaur goizaldean egoera surrealista bat izan da":

 

"40 urte daramatzat bertan deskarga-lanak egiten, baina gaur lehen aldiz nire burua identifikatzea eskatu didate. Lan egiteagatik. Nire burua identifikatu ezean, kuartelera eramatearekin mehatxatu naute".

 

Udalaren neurri horiek guztiek "merkatua larriki kaltetzen dihardute. Udalak dirutza gastatu du proiektu berriak egiten, baina gero ez dute ezer egin. Dirutza hori zertan gastatu galdetu izan baligute, merkatuko arazoak konponduta egongo lirateke".

 

Galdetu diegu ea zertan den azoka biziberritzeko Udalaren egitasmoa, eta erantzun digute "horren berririk ez dugu orain, hortaz ez dakigu ezer". 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE