Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
DEBAGOIENEKO MINTZALAGUNEKO MARTXOKO EKINTZAK, MARTXAN!
Martxorako bi ekintza prestatu dituzte: Feminismoaren oinarriak aztertzeko hitzaldia eta Aitzorrotzeko Gune Arkeologikoan egindako indusketen bisita gidatu interesgarria egiteko aukera.

Testua eta kartela: AED. 2017ko martxoak 2, osteguna.

 

Martxoaren 22an, Feminismoaren oinarriak aztertuko dute. Hau da, Miren Arangurenek Feminismoa eta mugimendu feminista zer diren azalduko du. Baita feminismoa nola egituratu den azken urteotan Euskal Herrian. Hitzaldia ordu betekoa izango da eta  publiko guztiarentzat zabalik egongo da.  Goizean Loramendi aretoan izango da 10:00etan, arratsaldean berriz AEDko egoitzan izango da 17:00etan.

 

Bestalde, martxoaren 26an, igandean, Debagoieneko mintza mendi irteera izango dute. Egun berezi hau, adin guztietako lagunentzako pentsatu dute, eta herritarrei parte hartzeko gonbitea egin nahi dute. Nafarroako Erreinuko gaztelua izen zen Aitzorrotzeko Gune Arkeologikoan egindako indusketen bisita gidatu interesgarria egiteko aukera egongo da. Aitzorrotzera heltzean, bertaratutakoentzako luntza egongo da, eta euria egingo balu plazako kontzejupera jaitsiko dira. Irteera honetan parte hartu nahi dutenak, irteera Euskaldun berria plazatik egingo da goizeko 10:30ean, eta indusketen bisita gidatua eguerdiko 12:00etan hasiko da. Izen ematea martxoaren 22ra arte izango da AEDko egoitzan edo euskaltegietan.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE