Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hainbat istripu izan dira bidegurutze honetan

Radarra Osiñako bidegurutzearen inguruan jarriko da "2020an"

Bertan jarriko den radarrarentzako kabina, orain gutxira arte, Araba etorbidean egon da. Etorbide honetako obren ondorioz, kabina kendu dute eta Osiñako bidegurutze inguruan jarriko dute.

595.Osinagako.Bidegurutzea2019 (id: 5644705)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 16, asteazkena

 

Aurreko ostiralean radarra jartzeko lehen trafiko-seinalea jarri zuten Zalduspe inguruan, zehazki, saihesbidearen eta ospitalearen artean.

 

Izan ere, Udalak baieztatu berri duenez, radarra Osiñako bidegurutzearen inguruan jarriko da, "hainbat gertaera izan baitira bidegurutze horretan, gehienbat abiadura handiagatik".

 

Bertan jarriko den kabina orain gutxira arte Araba etorbidean egon da, baina etorbide honetan obrak martxan daudenez, eta kabina bertatik kendu behar izan denez, Udalak Osiñan berrerabiliko du.

 

Seinaleak jarri ostean, kabina jarri egingo da, eta Udalaren aurreikuspenen arabera, "radarra ez da bertan jarriko 2020ko urtarrila baino lehen". 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE