Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

200 gazte inguruk parte hartu dute micro FLL torneoan

Testua: TuLankide / Argazkiak eta bideoak: Hasier Larrea / 2019ko urtarrilak 19, larunbata

 

microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoaren lehen edizioa ospatu da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. Ikasleak ikerketa eta zientziaren arloan murgiltzera animatzen dituen taldekako ikasketa esperientzia izan da.

 

Txapelketaren agente antolatzaileak MONDRAGON Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan, Ulma Taldea eta Ausolan dira.

 

Lehen edizio honetan 20 taldek hartu dute parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik; konkretuki Arizmendi ikastolatik (Eskoriatza eta Arrasate) bost taldek, Mariaren Lagundiatik hiruk (Bergara), Axular (Donostia), El Regato (Barakaldo), Urkide (Gasteiz) eta Jesus Maria ikastetxeetatik bik (Bilbo) eta Trueba (Bilbo), Egibide (Gasteiz), Elburgo (Araba) eta Zuazola ikastoletatik (Oñati) talde banak. 320 ikasle inguru batu dira guztira torneoan, gehienez 16 pertsonetako taldetan.

 

 

FIRST LEGO League Euskadi finalerako balizko entrenamendua

 

FIRST LEGO League Euskadiren finala otsailaren 16an izango da Gasteizko Europa Jauregian, eta bertan parte hartuko duten zenbait taldek beraien proiektuen egoera aztertzeko aukera izan dute microFLL MONDRAGON-INNOBASQUEn. 

 

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 44 ikastetxetako 1.500 ikaslek hartuko dute parte FIRST LEGO League Euskadiren hamargarren edizioa den honetan. Aurten ikasleek INTO ORBIT erronkari aurre egin beharko diote, zientzia-proiektua, robotaren jokoa eta balioen atalean. INTO ORBIT erronkaren baitan partaideek espazioan bizitza errazteko soluzio berritzaileak proposatu beharko dituzte, bertan urtebetez bizitzeak sor ditzakeen arazoentzako konponbideak emanez.

 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE