Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Igor Gordobilek UDA entrenatuko du

Andoni Azkargorta izango da Mondrako entrenatzailea

Klubeko Zuzendaritzak Andoni Azkargorta fitxatu du, orain bi urte Mondrako Preferenteko bigarren entrenatzaile izan zena. Gaur egungo entrenatzailea, Igor Gordobil, UDAra itzuliko da eta Aretxabaletako ekipoa Igor Arenazarekin batera gidatuko du

Testua: Mondraberri / Argazkiak: Goiena eta Mondraberri

2008ko maiatzak 15, osteguna

 

Aurpegi ezaguna da Azkargorta, duela bi urte Preferenteko entrenatzailearen laguntzailea izan baitzen. Denboraldi honetan Antzuola entrenatu du, eta urte bakar batean ekipoa kategoriaz igotzea lortu du.

 

60.Mondra.Andoni.Azkargorta (id: 576609) 

Andoni Azkargortak [goiko irudian] gustuko du harrobiko talde gazteak lantzea, eta etapa berri honetan klubaren egituran ere lan egingo du. Harrobiko talde guztiekin egingo du lan, eta horrela lehen taldearentzat (Preferentekoarentzat) oinarri sendoak jarri nahi ditu.

 

Zuzendaritzak Azkargorta fitxatu du “jokalariek hurrengo denboraldira begira motibazio puntua izan dezaten” eta “zaletu eta bazkide guztiei ilusioa emateko”.

 

60.Mondra.Igor.Gordobil (id: 816013) 

 

Oraindik Mondrako entrenatzaile den Igor Gordobilek [goiko fotoan] errekan gora egingo du eta Aretxabaletako UDA gidatuko du 2008-2009an, Igor Arenaza laguntzaile izango duelarik.

 


Informazio gehiagorako: http://web.mac.com/mondra/mondra_07-08/Berri_Berria.html



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE