Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua eta argazkia: TUlankide]

Fagor Electronicak hegaldiko 100. ekipoa entregatu dio Airbusi

Duela hiru urte hasi zen Fagor Electronica potentziako lehen ekipamendu elektronikoak aeronautikaren erraldoiari hornitzen. Lehen inverter unitate horiek jada 100 dira une honetan.

590.100ekipoa.Airbusi.TULANKIDE (id: 5492118)


Testua eta argazkia: TUlankide / 2019ko azaroak 8, ostirala

 

Urte hauetan guztietan, Aeronautikako EN 9100 eta EN 9110 arauak betetzea eta arau horien araberako ziurtagiriak lortu ditu Fagor Electronicak.

Ziurtagiri horiek beharrezkoak dira aeronautikaren sektorean elektronikaren hornitzaile erreferente bihurtzeko, kalitatean maila handiak eskatzen baitituzte. Ziurtagiri biak beharrezkoak dira aeronautikaren sektorean elektronikaren erreferentziazko hornitzaile bihurtzeko.     

EN 9100 arauaren inplementazioa ez da hautazko zerbait, premiazko zerbait baizik, hau da, erakundeak lehiakorra izaten jarraitzeko behar duen zerbait. Fidagarritasun, kalitate, segurtasun eta teknologian duten eskakizun maila handia da, besteak beste, sektore honetan erabilitako sistema elektronikoen ezaugarria.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE