Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasateko gobernuz kanpoko taldeek X. Elkartasun eguna antolatu dute zapaturako.
Goizeko hamarretan hasita, zenbait ekintza burutuko dituzte Sebero Altube plazan eta 20:00etan emango diote bukaera egunari, Amaia Antzokian Mugarik gabeko Zinema erakustaldia itxiz.

L.L.A/ Mondraberri, 2008ko ekainak 11, eguaztena.

 

Urtero gai konkretu batean zentratu izan da Arrasateko GKE-ek antolatutako Elkartasun Eguna eta aurtengoan sekula baino gertuago dugun problematika bat izango da protagonismoa hartuko duena: Tokian tokiko marjinazioa.


Antolatzaileen esanetan “ Arazo honen berri eman asmoz, GKE batzuk gonbidatu ditugu gure inguruan marjinazioa bizi duten pertsonekin egiten duten lana azal dezaten”.

 

Aurreko edizioetan bezala, Arrasateko Udalaren eta Ibai Arteren laguntza jaso dute Elkartasun Eguna antolatzeko eta Euskadiko Kutxa, Txatxilipurdi elkartea eta Ekin Emakumeak elkarteak ere bat egin dute iniziatibarekin.

 

550.elkartasuna (id: 5495912)

 

Eguneko programazioari dagokionez, goizeko hamarretan hasita Bidezko Merkataritza zein GKE-en produktuen erakusketa eta salmenta izango da Sebero Altube plazan. Te dastaketa, Saharako dantzen tailerra, talo salmenta, Zaramasamba taldearen musika emanaldia eta Txatxilipurdik haurrentzako prestatutako jokoak dira, zapatuan zehar izango diren beste ekintza batzuk.

 

Esan, beste urteetan bezalaxe, Ikastolako haurrek Euro solidarioaren jokoa antolatuko dutela eta kalitatezko irakaskuntza baten aldeko puzzlea osatzera animatuko dituztela Seberora hurbiltzen diren guztiak.

 

Ankur umezurztegiaren aldeko tonbola.

 

Arratsaldeko 19:30etan zozketa berezi bat burutuko dute Sebero Altuben… Indiako Ankur umezurztegiari laguntzeko dirua bildu nahi duen tonbolarena. Laugarren urtez, Ibai Artek  eta Eroskik lagatako opariak zozketatuko dituzte eta aurten Ume jantzi dendak emandako haurren arropak ere bai. Goizeko hamarretatik aurrera eskuratu ahalko dira tonbolarako txartelak Seberon bertan.

 

Elkartasun egunari Amaia Antzokian emango diote bukaera, arratsaldeko 20:00etan izango den Mugarik Gabeko zine erakustaldiaren itxierarekin bat eginez. Etiopiako kafearen bidezko merkaturatzeari buruz hitz egiten duen “Oro negro” dokumentala aurkeztuko dute berton eta esan digutenez, filmean ikusitako kafe bera dastatu eta erosi ahalko dute han bildutako ikusleek.

 

EGITARAUA

 

Goizeko 10:00etatik 20:00etara, hainbat ekintza Seberon:

 

- Bidezko merkataritza
- Tea dastatzea
- Saharako dantzen tailerra
- GKE-en produktuen salmenta
- Tonbola
- Talo salmenta
- Musika
- Euro solidarioa eta kalitateko irakaskuntzaren aldeko puzzlea
 
12:00  Zaramasamba Taldearen emanaldia (perkusio musika)
17:00-19:00 Haur jolasak, Txatxilipurdirekin
19:30  Tonbolako opari berezien zozketa
20:00h. Mugarik gabeko Zinema erakustaldiaren itxiera, Amaian
    

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE