Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txatxilipurdi

Musakolako urteko azken 'Ludoteka Ibiltaria' egingo dute larunbatean

Helduen parte hartze handiagoa espero dute antolatzaileek saio honetarako. Ekimena San Andresera eramango dute datorren astetik aurrera.

 

 (id: 5655819)

 

Testua eta argazkiak: Txatxilipurdi / 2018ko otsailak 27, asteartea

 

Pasa den asteburuan giro aparta egon zen Musakolan.

 

20 parte hartzaile animatu ziren ludoteka ibiltarira, gehienak 8-10 urte bitartekoak eta asanblada bidez San Blasak egitea eta makedorekin txabolak sortzea erabaki zuten.

 

Taldeetan banatu eta auzoan erosketak egin ostean, San Blasak egiteari ekin zioten. Hauek labean zeuden bitartean makedo erabiliaz txabolak egiten hasi ziren.

 

Dantzan ere aritu ziren, baina arrakasta handiena txabolak sortzeak eta San Blasak izan zuten.

 

Datorren asterako ere, kartoiekin eta makedorekin eraikuntzak egitea proposatu zuten. Hamaiketakorako berriz,  krepak egitea izan zen parte hartzaileen proposamena.

 

Musakolako aurtengo azken asteburua izango da Martxoak 3a. Jarraian San Andresen egongo gara baina Musakolako azken larunbat honetan, haur eta hauen arduradun asko elkartzea espero dugu. Orain arte faltan bota dugu helduen parte hartzea, haurrek eskertzen dute zuek ere bertan egotea, beraz animatu eta etorri gurekin ondo pasatzera.

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE