Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
"OSKARA"REN DATA BERRIA KONFIRMATU DU ARRASATEKO UDALAK
Maiatzaren 27an, larunbatean, arratsaldeko 19:30ean.

Testua: Mondraberri. Argazkia: Kukai. 2017ko otsailak 24, ostirala.

 

"Oskara" ikuskizuna maiatzaren 27an, arratsaldeko 19:30ean izango du hitzordu berria, Amaia Antzokian. Sarrerak 15 eurotan salduko dira. Aurreko saiorako Internetik erositako sarreren kasuan bueltatu egin zaie dirua, eta takilen erositakoak egun berri honetarako erabili ditzakete sarrera zaharrak nahiez gero.

 

Otsailaren 18an 'Oskara' ikuskizuna bertan behera geratu zen. Arrasateko Udal Kultur sailak eman zuen albistearen berri, antza dantzari baten gaixotasuna zela eta bertan behera geratu zen dantzaldia.

 

Kukai dantza taldearen eskutik eta Jon Mayaren gidaritzapean, 2016. urtean estreinatu zen lana eta bertan, Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Nerea Vesga, Martxel Rodriguez eta Urko Mitxelena dantzariek hartzen dute parte.

 

Ikuskizunak Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE