Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udaltzaingoa Pablo Urangara bertaratu da

Salfuman bonba bat bota dute nerabe batzuen ingurura

Atzo arratsaldean gaztetxo batzuk Erdiguneko Gaztegunearen inguruan jolasten ari ziren. Norbaitek, baina, lehergailu bat bota Markoalde kale ingurutik euren ingurura. Udaltzaingoa erasoa ikertzen dabil.

595.Salfuman.Bonba.Pablo.Urangan (id: 5772685)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko maiatzak 25, zapatua


Atzo arratsaldeko 20:00 aldera hainbat neskatila Pablo Urangan jolasten ari ziren, hain zuzen, Erdialdeko Gaztegunearen kanpoaldean.


Halako batean, norbaitek Markoalde kale ingurutik lehergailu bat bota zuen, eta neskatilen inguruan eztanda egin zuen.


Zorionez ez zuen inor zauritu, eta Gazteguneko arduradunek Udaltzaingora dei egin zuten. Patruila bat bertaratu egin zen eta, egoera aztertu ostean, adierazi zuen salfuman bonba bat zela lehergailua.


Gazte batzuek horrelako lehergailuak errekara jaurti izan dituzte, baina atzo botatakoa pertsona batzuen inguruan eztanda egin zuen.


Horrelako gailu bat egitea erraza da baina biktimek (batzuetan lehergailuaren egilea bera) erredurak eta zauriak sufritu ditzake. Holako hainbat kasu izan dira Euskal Herrian. Arrasateko Udaltzaingoak erasoa ikertu du.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE