Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Herriko plaza bete da, Goikobaluk kantua jarri du

Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak Gabonetako argiak piztu ditu

Bideoak eta argazkiak: Hasier Larrea eta Gontzal Landa Herbias / Testua: GLH / 2018ko abenduak 5, asteazkena

 

Udalak antolaturik, gaur arratsaldean Gabonetako kaleetako argiztapenaren piztuera ospatu da Herriko plazan.

 

Horretarako ohorea izan du Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak, eta taldea esker ona agertu du jendaurrean.

 

Ekitaldian Kiroletako zinegotziak, Ander Garayk, txaloak eskatu ditu talde honen alde, eta plazak hala egin du. Botoia sakatzeko ohorea Aintzanek izan du, eta berak hala egitean, argi distiratsuak piztu dira.

 

Ekitaldian ere Goikobaluko haurtxoek Gabonetako abestiak kantatu dituzte, Maialen Gonzalez zuzendariaren gidaritzarekin.

 

Maria Ubarretxena alkateak Gabon zoriontsuak opatu dizkie herritarrei, eta honezkero Gabonetako argiak piztu dira, aurten ere Garibai etorbidean.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE