Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
50. URTEURRENERAKO LOGOTIPO ETA LELOAREN LEHIAKETA AURKEZTU DU OINTXEK
Ospakizunak direla eta hainbat ekitaldi prestatuko dituzte, lehena logotipo eta lelo bat aukeratzeko txapelketa izango da. Klubetik gonbidatzen dituzte herritar guztiak parte hartzera.

Lehiakertaren arauak eta sariak:

 

1. LEHIAKETAREN HELBURUA 

Lehiaketaren helburua Ointxe!-ren 50. urteurrenerako logotipoa diseinatu eta leloa asmatzea da. 

Logotipo eta leloak 50. urteurrenaren inguruan sortutako ekintzak identifikatu eta biltzeko balioko dute baita beste zenbait aktibitateetarako ere. Soporte fisiko desberdineko hedabideetan (kirol jantziak, papera, gutunak, txartelak, kartelak, mezu elektronikoak, web orriak) erabili ahal izateko modukoa izan beharko dute. 

2. LEHIAKETA MOTA 

Lehiaketak fase bakarra izango du eta epaimahaia, Ointxe!ko zuzendaritzak izendatutako “50. Urteurreneko lantaldeak” osatuko du. Lantalde honek aukeratuko du lehiaketara aurkeztutako proposamenetan irabazlea. 

3. LEHIAKETAREN ANTOLATZAILEA 

Lehiaketaren bultzatzaile eta antolatzailea Ointxe! kirol elkartea da. 

4. LEHIAKIDEAK 

Lehiaketan proposamen bat aurkezten duen banakako zein talde orok parte hartu ahal izango du. Lehiakide bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du. 

5. EPEAK

Proposamenak aurkeztu ahal izateko epea 2017 ko Martxoren 10ean hasi eta Apirilaren 27an amaituko da. 

6. PROPOSAMENEN AURKEZPENA 

Proposamenak formatu digitalean aurkeztuko dira elkarteko helbidera bidaliaz (ointxe@ointxe.com). Mezuaren gaian “OINTXE! ren 50. URTEURRENERAKO LOGOTIPO PROPOSAMENA” ipini behar da. Elkarteko posta kudeatzeaz arduratzen den pertsonak bilduko ditu proposamen guztiak. Pertsona honek ez du lehikatako epaimahaian parte hartuko. 

7. LEHIAKIDEEK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA 

Lehiaketara leloa, logotipoa edo biak aurkeztu daitezke. 

Lehiaketara aurkeztutako logotipoa hurrengo ezaugarriekin aurkeztu behar da: 

• jpg formatuan 
• 600 ppp-ko erresoluzioarekin 
• 10x10 zm-ko tamaina 

Logotipoaren proposamena osatzen duen artxiboak proposamena identifikatuko duen izenorde baten deitura edukiko du: logotipoa_izenordea.jpg 

Leloa, logotipoaren irudiarekin batera txertatu edo logotipotik kanpo dagoen esaldi bat izan daiteke. Azken kasu honetan, leloa idatzia duen bigarren fitxategi bat gehituko da, leloa_izenordea.doc izenekoa. 

Artxibo hauez gain, beste artxibo batean lehiakide (en) izen abizenak, posta elekroniko helbide bat eta harremanetarako telefono mugikor zenbakia ipiniko dira. Artxibo honen izena identifikazioa_izenordea.doc izango da. 

8. BALORATZEKO IRIZPIDEAK 

Nahitanahiezko baldintza da logotipoa zein leloa orijinalak izatea. 

Epaimahaiak hurrengo atalak hartuko ditu kontutan: 

• Proposamenak OINTXE!-ren 50. urteurrenarekin identifikatzeko duen gaitasuna 
• Diseinu berritzailea eta sormena 
• Soporte fisiko desberdineko hedabideetara moldatzeko gaitasuna 
• Logotipo eta leloaren arteko ezkontza 

9. SARIA 

Sari bana izango da logotipo zein leloarentzat. Logotipoaren kasuan 250 eurotakoa eta leloaren kasuan 100 eurotakoa. Sari honen onarketak aurkeztutako logotipo eta leloaren eskubideak OINTXE! ri ematea suposatzen du, jabetza intelektuala honi dagokiolarik, OINTXE!-k logotipoa uztiatu eta edozein hedabideetan erreproduzitu ahal izateko, esklusibitate eta epe mugagabean. 
Lehiaketa irabazlerik gabe suertatzea gerta daiteke, epaimahaiak hala erabakiko balu, aurkeztutako proposamenak helburuak betetzen ez dituztela eritziz. 

10. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK 

Lehiaketan parte hartzean bere oinarri guztiak eta epaimahaiaren erabakia onartzea eskatzen du. Lehiaketaren emaitza hedabide desberdinetan jakinaraziko da Maiatzan zehar espreski antolatutako ekintza batean.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE