Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Plenoaren gehiengoak alde bozkatu du

Kulturolako obretarako 600.000 € gehiago erabili ahalko dira

EH Bilduk eta Elkarrekin Arrasatek salatu dute prezio kontrajarri hau eskatu dela "obrak hasi eta berehala". EAJ-PNV eta PSEk azaldu dute prezio kontrajarriak onartzea "ez duela esan nahi obrak derrigorrez garestituko direnik", eta "baliabide administratibo bat dela".

595.Udalbatza.Kulturola.Prezio.Kontrajarriak (id: 49753)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: Marijo Simón / 2019ko azaroak 6, asteazkena

 

Osoko Bilkurak iazko uztailean onartu zuen Kulturola egiteko proiektura 6.576.641'92 € (BEZ barne) bideratzea.

 

Halaber, aurtengo otsailean Osoko Bilkurak onartu zuen Kulturola egiteko obretara 6.149.160'18 € bideratzea, Moyua S.L.-ri obrak esleituz.

 

Obren Mahaia elkartu ondoren, udal-teknikariek planteatu zuten, prezio kontrajarriak onartzeko, prozedurak tramitatzea "ahalik eta azkarren, praktikoen eta eragikorren".

 

Hartara, planteatu egin zituen Osoko Bilkuraren erabakitzeko ahalmena Udal-gobernuaren esku uztea eta 600.000 € arteko prezio kontrajarria onartzea.

 

Planteamendua atzo arratsaldeko Osoko Bilkuran aztertu zen, eta Elkarrekin Arrasatek gaitzetsi zuen "obrak hasi eta berehala proiektuari aldaketa gehigarriak egiteko proposatzea".

 

Hortaz gain, aurrekontuaren balizko garestitze hori, Osoko Bilkurak erabaki ordez, Udal-gobernuak erabakitzea "Udalbatza honi lapurtzea" izango litzatekeela adierazi zuen Igor Urizar zinegotziak.

 

Tramiteak azkartzearen argudioa "sarkasmo hutsa da, obrak egiteko epea 16 hilabetekoa baita". Balizko garestitzea "betikoen mesedetan izango litzateke, enpresen mesedetan".

 

PSEko Oscar Garciak, Obretako zinegotziak adierazi zuen prezio kontrajarriak "ez duela derrigorrez esan nahi obrak zenbateko horrekin garestituko direnik". "Oraingoz ez".

 

Jakinarazi zuenez "momentuz ez da zehaztu" garestitzeak proposatuko diren edo ez. Halaber, Elkarrekin Arrasateko zinegotziari "demagogia" eta "sarkasmoa" erabiltzea egotzi zion.

 

Udaleko Saileko teknikariek "tramiteak azkartzea planteatu dute, bestela, prezio kontrajarri bat egongo balitz, beste pleno batzuk deitu beharko lirateke, prezio berriak onartzeko eta obrak jarraitu ahal izateko".

 

Gehitu zuen Arrasateko Udalak aurrez ere prezio kontrajarriak onartu dituela, eta "erabat normala dela". EAJ-PNVek ildo beretik jo zuen, Aprendiceseko obren adibidea jarrita. "Arrazoi bakarra da epeak betetzeko tramiteak arintzea".

 

Gai honetaz galdetuta, EH Bilduk azaldu zuen prezio kontrajarriak "baliabide tekniko bat dela, aldaera batzuk ahalbidetzen dituena. Gu gobernuan izatean ere baliabide hori baliatu genuen".

 

Hala ere, "espero dugu Kulturateko obrek horrenbesteko garestitzea ez izatea", eta Elkarrekin Arrasaterekin bat etorri da adieraztean "obren hasieran jada" prezio kontrajarriak aurkeztu direla.  Udalbatzako bozketaren emaitza ondorengoa izan zen:

  • Aldeko botoak: 20 (EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE)
  • Aurkako botoak: 1 (Elkarrekin Arrasate) 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE