Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Urriaren 24a baino lehen apuntatu behar da

1962an jaiotakoen bazkarirako izen-ematea zabalik dago

1962an jaiotako pertsonek kintada ospatuko dute azaroaren 8an. Kike Biguri komikoak “Así veo la vida… como vosotros” ikuskizuna eskainiko die, ondoren poteoan ibiliko dira, Uarkapen bazkaria ospatuko dute,... Egun honetaz gozatzeko, izena lehenbailehen ematea gomendatzen da.

595 (id: 2090069)


Portadako eta goiko argazkiak: Kintadako Antolakuntza / Testua: Mondraberri /

2014ko irailak 26, ostirala

 

1962an jaiotako lagunek azaroaren 8an bazkaria ospatuko dute. Lehen deialdia goizeko 11:00etan izango da, Herriko plazan. Kintoak plazatik Aritz-Orri soziedadera (Eusko Alkartasuna) joango dira, bertan barre batzuk egingo dituzte Kike Biguri aktore eta komikoarekin, “Así veo la vida… como vosotros” ikuskizuna eskainiko baitu. Bigarren deialdia eguerdiko 13:00etan izango da Portaloian. Bertatik poteoa hasiko dute, eta bazkaria Uarkapen (frontoian) ospatuko da 14:30ean. Interesatuek 55 euro sartu beharko dituzte urriaren 24a baino lehen kontu korronte honetan: Euskadiko Kutxako 3035 0001 51 001 0123 638.

 

Antolatzaileek parte-hartzaileei eskatzen diete, Arrasaten erroldatuta ez dagoen kintoren bat ezagutzen badute, antolatzaileei abisua eman diezaietela. Antolakuntzako telefono zenbakiak hauek dira: 64 76 755 01 (Luis Mari Koko) eta 620 73 95 51 (Jesus). Antolakuntzako emaila: rebeca.garval@hotmail.com . Ez ahaztu pina eta zapitxoa!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE