Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Northern soul & roll soinuak, Bartzelonatik Arrasatera

Testua: Kooltur ekimena / 2016-05-17
 
Ostegun honetan, maiatzak 19, Shake! taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Shake! The Capaces taldeko Martillo eta Carlesek sortutako soul&roll taldea da. Hiru bat urtetan 100 kontzertutik gora egin ditu seikoteak eta dagoeneko Alemania eta Frantziatik ere birak egin ditu. Shake! taldeak hastapenetako soul eta rolla batzen ditu (60ko hamarkadako stax eta Atlantic soinuak), rock-and-roll eta northern soularekin. Iraganeko soinuei fidelak badira ere, agertoki gainean nolabaiteko punk jarrera ere antzematen zaie.

The Capaces hardcore-punk taldeko abeslari Martilloren beste alderdi bat ezagutuko duzue proiektu honekin; hain zuzen ere, James Brown eta Carla Thomasen alabarena. Eta berarekin batera, Bartzelonako musika eszenako musikari beteranoak. 

Arrasaten izanak da taldea Kooltur Ostegunetan, eta oraingoan klasikoez gain maiatza bukaeran grabatuko dituen kantu berriak ere entzun ahal izango ditugu.
 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE