Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Areto-futbola
Jonatan Raso: "Denboraldiaren helburua galdutako ilusioa berreskuratzea da"
Mondrate irailaren 28an murgilduko da denboraldi berrian, Musakolan Tolosala Iurre tabernaren aurka jokatuko duen partiduarekin. Hirugarren denboraldia izango da arrasatearrentzat Euskal ligan. Jonatan Rasorekin hitz egin du Mondraberrik taldearen egoerari eta denboraldi berriari buruz.

 (id: 5312408)Testua eta argazkia: Marijo Simon. 2019ko irailak 19, osteguna.

 

Euskal Ligan jokatuko duzue aurten ere. Zelan ikusten duzu denboraldia?

 

Taldeak aldaketa gutxi izan ditu.  Entrenatzaile berria daukagu, lehenengo denboraldian gurekin ibilitako Jon Zabala. Azken urteetan Mondrako harrobian entrenatzen aritu da. Aurreko astean jokatu genuen Euskal Kopa Urretxuren aurka, baina penaltietan galdu genuen, beraz txapelketatik kanpo geratu gara.

 

Gure hirugarren urtea da maila honetan, eta badakigu maila oso zaila dela. Kantxara irten behar gara partidu bakoitza irabazteko asmoarekin, eta partidu guztiak irabazteko prest.

 

Taldean, jokalarien artean, fitxaketa berririk egin duzue?

 

Aurreko denboraldiko taldeari eutsi diogu, baina egia esateko, Josu Uribarren eta biok berriz jokalari moduan arituko gara. Beraz hiru pertsona taldera bueltatuko gara: Jon, Josu eta hirurok.

 

Euskal Kopako partidutik aparte, beste lagunartekorik jokatu duzue?

 

Bai, Araian, Araban, Zirautzaren aurka jokatu genuen, 7 eta 3ko emaitzarekin irabaziz. Aurreko astean Euskal Kopan aritu ondoren, ez daukagu beste partidurik jokatzeko asmoa. Entrenamenduetan murgilduko gara, eta irailaren 28an denboraldiko lehen partidua jokatuko dugu Tolosala Iurre tabernaren aurka Musakolan.

 

Nolako arerioa da Tolosala Iurre? Zer espero duzue norgehiagokaz?

 

Hirugarren mailan hasi ginenean, euren kontra jokatu genuen. Euren ibilbidea eta gurea antzekoa izan da. Aurten berriz eurekin topatuko gara, beraz, elkar ondo ezagutzen dugun taldeak gara.

 

Zein da aurtengo denboraldiko helburua?

 

Helburua da hasierako ilusioa berreskuratzea, horregatik bueltatu gara hirurok. Aurreko bi urteetan galdutako motibazioa indarberritzea.

 

Hala ere, zale oso fidelak dituzue?

 

Egia da gure partiduetara jende asko hurbiltzen dela. Hasieran, batez ere, lagunak eta familiak izaten ziren harmailetan, baina gero eta arrasatear gehiago etortzen dira gu ikustera, eta hori asko eskertzen dugu. Helburua lortzeko eta etxeko puntuak gureganatzeko oso garrantzitsua da euren indarra.

 

Zenbat talde izango ditu 2019/2020an Mondratek?

 

Bigarren talde bat izango dugu Gipuzkoako lehenengo mailan. Kategoria oso lehiakorrean arituko da. Asteburu honetan Euskal Kopan jokatuko dute 17:30ean Musakolako kiroldegian Donibane Stokke taldearen aurka. Maila oso gogora da, eta talde berria dela kontuan izanik, helburua izango da kategoriari eustea.

 

Aurten jubenilak izango ditugu ere. Oraingoz ez dakigu noiz hasiko den txapelketa, baina entrenamenduak hasi dituzte jada. Euren helburuak ondo pasatzea eta areto-futbola ezagutzea dira.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE