Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ate Irekiak irailaren 10etik 13ra izango dira
Jarduera eskaintza oparoa irailetik aurrera Arrasateko kirol zerbitzuan
Udalak bai uda sasoiaren eta baita aurreko ikasturtearen balorazio positiboa egin du, antolatutako jarduera gehienek parte-hartze handia izan dutelako, baina oraindik kirolik egiten ez duten arrasatearrak animatu nahi izan ditu ohitura osasungarriak hartzera.

 (id: 5269499)Testua: Arrasateko Udala. Argazkiak: Marijo Simon. 2019ko irailak 4, asteazkena.

 

Arrasateko Udalak ezagutzera eman ditu gaur ikasturte berriari begira Arrasatearrek eskura izango dituzten kirol zerbitzuak, baina aurretik aurreko ikasturteko eta udako datuen balorazioa egin nahi izan du, “datuen jarraipena egitea beharrezkoa baita eskaintza ahalik eta egokien Arrasatearren beharretara egokitzeko”.

 

Udako datuei erreparatuz, ekainaren 15tik irailaren 15era, 38.000 erabiltzaile izan ditu kanpoko igerilekuak. Erabiltzaile gehieneko eguna uztailaren 11 izan zen, egun hartan 1.472 pertsonak erabili zuten kanpoko igerilekua, baina uda garaian eremu lehorra ere erabili dute arrasatearrek, izan ere, aipatu eremuak 15.000 erabiltzaile inguru izan baititu uda sasoian. Gainera 815 udako abonu egin dira aurten.

 

Joan den ikasturteari dagokionez, Udalak “balorazio positiboa” egin du, antolatutako jarduera gehienak parte-hartze handia izan dutelako, “jarduera jendetsuenak igeriketa, Spinning eta K-Strecht (Uarkape) izan ziren, azken bi jarduera horietan, okupazioa %90etik gorakoa izanik”. “Arrakastatsuak izan dira, halaber, Pilates, Zumba edota Hipopresiboak, baita Aquagyma ere. Aldiz, okupazio gutxien izan duten jarduerak Aeropilates, Body Pump eta ZumbaStrong izan dira” Udalak azaldu duenez.

 

Hipopresibo ikastaroen kasuan, Uarkapeko kiroldegian eskaintzen dira, eta bertan egiten direnetik erabiltzaileak laukoiztu dira. Emaitzak ikusita, Udalak beste hainbat jarduera herriko beste eraikin batzuetara zabaltzeko asmoa jakinarazi du. Ikastaro hauek 835 erabiltzaile dituzte hilean.

 

Ate Irekiak

 

Baina oraindik Kirol Zerbitzuek antolatzen dituzten jardueretan parte hartzera animatu ez diren arrasatearrak erakartzeko asmoz edota dagoeneko aritzen direnek aukera desberdinak probatu ahal izateko, irailaren 10etik 13ra Ate Irekien egunak antolatu ditu Udalak aurten ere, “herritarrek jarduerak probatu eta egokien zaien ariketa mota aukera dezaten”. “Ate irekien egunetan, ikasturtean zehar eskainiko diren ikastaroak probatu ahal izango dituzte herritarrek dohainik, aurrez Musakolako kiroldegiko harreran, telefonoz 943 252030 zenbakira deituta, nahiz bertaratuta izena ematea beste baldintzarik gabe”.

 (id: 7518577)

 

Berritasunak

 

Aipatu Ate Irekien egun horietan, probatu ahal izango diren jardueren artean bada ikasturte honetan berritasunik, izan ere, 2014 eta 2015 urteetan jaiotako haurrei zuzendutako HAURRAKTIBITI jarduera berria eskainiko dute Kirol Zerbitzuek. “Bertan, jolas eta jarduera desberdinen bitartez oinarrizko trebetasun eta abilezia motorrak landuko dira modu dibertigarri batean”. Ikastaroa astean egun bakarrean eskainiko da, astelehenetan, arratsaldeko 17:30tan.

 

Bestalde, larunbat aktiboakere jarriko dira martxan, larunbat goizez jarduera fisikoa egiteko aukera luzatuz. Larunbat goizetan 9:30ean eskaintzen den Spining ikastaroaren ondoren, 10:30eankonbi-tono deritzona eskainiko da. Horrela, Spinning saioarekin lan kardiobaskularra burutu daiteke eta konbi-tonoanmuskulazioarentonifikazioa landu. “Biak konbinatu daitezke gorputza osotasunean lantzeko edo bakarra aukeratu norberaren nahi eta beharren arabera”.

 

Umeentzako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik irailaren 17ra arte

 

Abuztuaren 26tik irailaren 17ra umeentzako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea irekita dago. Irailaren 19an behin-behineko zerrendak argitaratuko dira eta egun hortan bertan eta biharamunean, irailak 19 eta 20, izena eman dutenek zerrendak begiratu eta akatsik balego, zuzenketak egiteko aukera izango dute. Irailaren 23an egingo da zozketa, behin betiko zerrendak argitaratuko dira eta ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.

 

Bestalde, urria, azaroa eta abenduko hilabeteei dagozkien instalazioen erreserba finkoak egiteko azken eguna irailaren 15a izango da eta erreserba finkoen eskaera orria Musakolako harreran entregatu behar da.Amaitzeko, Udalak gogorarazi nahi du, Uarkapeko gimnasioan une oro eta Musakolakoan astelehen eta asteazkenetan 9:00tatik 11:00tara, astearte eta ostegunetan 18:30tatik 21:30tara eta ostiraletan 11:30tatik 14:30tara, gimnasioko lanean aholkatzeko eta laguntzeko monitorea izango dutela eskura erabiltzaileek eta herritarrak animatu nahi izan ditu jardueren bidez, udal instalazioetan, edota kanpoan, bakarrik, nahiz taldean, kirola egitera.

 

Ordutegi aldaketa Musakolako kiroldegian

 

Bukatzeko, Musakolako kiroldegian larunbateko ordutegia aldatuko da. Urritik aurrera 9:00etatik eguerdiko 14:30ra eta 15:30tik 20:00etara arte zabalik egongo da "hainbat erabiltzaileen eta kirol kluben eskaerari erantzuna emateko". Igandean berriz, orain arte egon den ordutegia mantenduko da: goizeko 9:30tik 14:30ra eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE