Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AZE: ''Baliteke azken hitzaldi zikloa izatea''

Herriko emakumeak, pertsonai ezezagunak,... izango dira hizpide 'Iragana Astintzen' zikloan

Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta, zikloa datorren asteazkenean hasiko da. Anabel Ugalde historialariak hizpide izango du Santxa Ozaetako, besteak beste.

575.HitzaldiZikloa19AZE2 (id: 404914)


Kartela: AZE / Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 30, asteazkena

 

Arrasate Zientzia Elkarteak antolaturik, 8. edizioa izango da aurtengoa, eta beraz orain arte 32 hitzaldi antolatu eta egin dira.

 

Gaur goizean hitzadi ziklo berria aurkeztu dute euren egoitzan, eta bertan parte hartu dute Pilar Askasibar, Juan Ramon Garai, Jabier Bengoa eta Jose Angel Barrutiabengoak.

 

"Beharbada azken hitzaldi zikloa izango da, guk agortutzat ematen dugu. Izan ere, gai asko jorratu ditugu, eta beste formula baten bila gabiltza. Baditugu ideia batzuk eta harreman batzuk egin ditugu. Ideia horiek gauzatuz gero, datorren urtean beste ziklo bat gauzatuko genuke". Aurtengo 4 hizlarietatik 3 Arrasaten bizi dira, "etxeko partiduak" izango dira beraz.

 

'Santxa Ozaetako, Milia Lasturkoren eresiaren egileak, andre bertsolariak ote?'

Anabel Ugalde Gorostiza, UPVko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, praktiketako dekanordea 

  • Datorren asteazkenean, azaroak 6
  • Kulturaten
  • Arratsaldeko 19:00etan
  • Euskaraz

"Milia Lasturko aipatzen da Esteban de Garibayren memorietan. Eresi hauek bertso zaharrenetarikoak dira, eta Erdi Aroko hileta bertsoak, aristokrazia borrokazalearen ondare".

 

"Horrelako gutxik iraun dute, eta edukiei dagokienean, kritikak eta akusazioak egiten zituzten, Elizak eta botere zibilek debekatu zituztenak. Hildakoen aldeko omenaldiak erer baziren. Eresi hauen abeslariak beti emakumeak ziren", eta honekin bat dator Anabel Ugaldek emakume bertsolarien inguruan egindako liburua.

 

Jabier Bengoa historialariak azpimarratu du Erdi Aroko eresi haietan 'aitajauna' eta 'amandrea' hitzak agertzen direla, hau da, "gaur egun Arrasaten oraindik erabiltzen diren hitzak".

 

 

'Albina Madinabeitia: Mujer y, sin embargo, artista excepcional' 

Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga historialaria 

  • Azaroaren 13an, asteazkena
  • Kulturaten
  • Arratsaldeko 19:00etan
  • Gaztelaniaz batez ere

Albina Madinabeitia Arizaga 1909an jaio zen Arrasaten, Santa Ageda egunean. 9 urte baino ez zituela lehen kontzertuak eman zituen. Estatu mailako Orkestra Nazionaleko lehen biolina izan zen.

 

Musikagintza bizitza ia osoa eman zuen, eta 1996an zendu zen, jaioterrian. Bere bizitzari eta ekarriaren inguruko 9 artikulu idatzi ditu Josemari Velez de Mendizabalek.

 

 

'El éxito de un arrasatearra en el Barroco: factores explicativos' 

Koldo Larrañaga, Erroman Elizarten Historian lizentziatua, UPVko katedratiko. 

  • Azaroaren 20an, asteazkena 
  • Arratsaldeko 19:00etan 
  • Kulturaten 
  • Gaztelaniaz 

Koldo Larrañaga Elorza Azkoitian jaio zen 1937an, baina egun Arrasaten bizi da, Uribe auzoan hain zuzen.

 

Curriculum luzekoa da, Erroman Elizarten Historian lizentziatu zen, UPVko katedratiko, Auñamendi Entziklopediaren atal baten zuzendari, UNEDeko irakasle,...

 

Hitzaldian ezagutzera emango du Juan Bautista Villareal Gamboa, hau da, Pedro Bernardoren anaiordea. XVII. mendearen erdialdean jaio zen Arrasaten, eta XVIII. mendean hil zen Lekeition.

 

"Europako matematikari gorenetarikoa izan zen, baita humanista ere, eta bera bezalakoek aurrekariak jarri zituzten gerora Real Sociedad Bascongada de Amigos del País posible izateko".

 

Juan Bautistak "urte luzeak eman zituen Flandesen eta Italian, besteak beste, Napoliko erregeordearen zerbitzari nagusi bezala". "Erromako Arkadeen Akademia prestigiotsuan onartu zuten, eta Santiagoko Zalduna izan zen 1682tik".

 

Halako adituek uste zuten "bizitza zientziari esker hobetu zitekeela, eta horretarako lehenesten zituzten jakindura matematikoa eta geometrikoa".

 

 

'Arrasate en la Edad Media' 

José Ángel Achón Intsausti, Historian doktore, Deustuko Unibertsitateko katedradun 

  • Azaroak 27, asteazkena 
  • Kulturaten 
  • Arratsaldeko 19:00etan 
  • Gaztelaniaz 

Achón "seguruenik Arrasateko Erdi Aroaren aditu nagusiena da. Bere tesia irakurtzen ari da Arrasate Zientzia Elkartea, hau da, 'A voz de Concejo' tesi doktorala:

 

"Liburu honen ardatza Arrasate da. Bertan azaltzen da Oñatiko Konderriaren sorreratik hasita, Arrasateko Erdi Aroaren amaiera arte". 

 

"Tesi oso-oso zehatza da, Arrasateko Udal-Artxiboan oinarritua, eta Aldundiak erosgai dauka liburua, 'A voz de Concejo'". 

 

575.HitzaldiZikloa19AZE (id: 437016)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE