Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
76-65 irabazi dio Ardoi Megacalzados taldeari

Mondragon Unibertsitateak, konfiantzaz, garaipenarekin ekin dio denboraldiari

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 6, domeka

 

EBAko Euskal Kopa irabazi ostean, Mondragon Unibertsitatea konfiantzaz eta pozik azaldu da Iturripen, denboraldiko lehen partiduan.

 

Aurrean lagun zahar bat izan du, Zizur Nagusiko Ardoi Megacalzado taldea. Iñaki Ogara 'Arri' entrenatzaileak ondoko bostekoarekin ekin dio partiduari:

  • Aitor Carrera
  • Andoni Aranzabal
  • Martxel Balanzategi
  • Andoni Atxa
  • Zach Kirschbaum

Taldeak gogotsu hasi du partidua, eta 2+1 jokaldia lortuta, 8 eta 2 aurreratu da markagailuan. Lehen laurdena etxekoentzat izan da (14-11).

 

Bigarren laurdenean epaileek partidua minutu batzuetan eten egin dute, ohartu baitira MU bi jokalari partiduko aktan inskribiturik ez zeudela.

 

Laurden horretan Imanol Ceciagak hirukoa saskiratu du, eta horri esker 6 puntuko aldearekin jarri du bere taldea. Hala ere, zizurtarrak ez dira arratsalde pasa etorri, eta aldea murriztu dute (24-21).

 

Mikel Arejolaleibak beste hiruko bat lortu du, eta Ardoik hutsartea eskatu behar izan du. Laurdeneko azken segundoan saskiratzea lortu dute, eta ondorioz zizurtarrak 35-37 aurretik joan dira atsedenera.

 

Aipatzekoa da Andoni Atxa hegal pibotaren lana, eta gaurko partiduan taldeko jokalari onena izan da 21 puntuko balorazioarekin, 14 puntu saskiratuta.

 

Hirugarren laurdenean Ointxe 60-50 aurreratu da, baina norgehiagokako azken minutuetan zizurtarrek markagailuan gerturatu dira. Hala ere, MUk buruarekin jokatu ditu minutu erabakigarriak.

 

Hala, 76-65 irabazi du denboraldiko lehenbizko partidua. Taldeak eta zaleek elkarri txaloak eskaini dizkiete. Aupa Ointxe!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE