Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Oscar Garcia: "Gure helburua beti izan da herritarren eguneroko bizitza hobetzea"
PSE-EEk Arrasaten azkenengo lau urteetan egindako gestioaren berri eman du gaur eguerdian.

Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko martxoak 15, ostirala.

 

PSE-EEk Arrasaten azkenengo lau urteetan egindako gestioaren berri eman du gaur eguerdian. Oscar Garcia Arrasateko PSE-EEko bozeramaileak azaldu duenez "gure programan agertzen ziren hainbat egitasmo, eta egin ezinak ziruditenak egia bihurtu dira,  adibidez, doako wifia.  Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoak Batzordetik ere hainbat proiektu egin dira, baina azpimarragarriena Makatzenako igogailuena da. Hurrengo astean martxan jarriko dira".

 

Turismoaren arloan Victoriano Fuentesek egindako lana goraipatu du "legealdi hau baino lehen turismoaren kudeaketa Mankomunitateak egiten zuen, eta legealdi honetan, Victorianok batzordean aurrera atera du turismoaren plan estrategikoa."

Beste hainbat proiektu ere egin gabe gelditu dira Garciak azaldu duenez "adibidez, aterpetxea esaterako. Gure programak aterpe berri bat egitea jasotzen zuen, baina proiektua bertan behera gelditu zen, Mankomunitateak kudeatuko baitu egitasmo hori".

Hala ere, Arrasateko zinegotziak argi utzi nahi izan duenez  "lana eta ilusioa jarri ditugu gure gestioan, proiektu batzuk egia bihurtu dira batzuetan, beste batzuetan ez, baina gustatuko litzaiguke herritarrek ezagutzea zer-nolako gestioa egin dugun sozialistok Arrasaten".

 

EAJrekin Udal Gobernuan batera egindako lana baloratu du ere Garciak: "Oso positiboa izan da, uste dugu onena izan dela desberdinen arteko gobernua bat izatea, Arrasateko  jendearen eskaerak asetzeko. Nahiz eta tirabirak izan, hainbat proiektu aurrera eraman dira, adibidez, Kulturola, Juan Arzamendi Musika Etxea,... Gure helburua beti izan da herritarren eguneroko bizitza hobetzea".

 

Hurrengo astelehenean herritarrei etxera helduko zaie aldizkari bat PSE-EEk bere esparruetan egindako kudeaketarekin.

 (id: 5162064)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE