Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Iñigo Arriaranen argazki-galeria

ART-ko gaztetxoek eguraldi kaxkarrari aurpegi ona erakutsi diote

Isei Barbero / Argazkiak:  Iñigo Arriaran / 2017ko urtarrilak 17, asteartea


 

Arrasate Errugbi Taldeak antolatuta, igande goizean 10 eta 12 urtez azpikoen topaketa izan zen Mojategin.  Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, errugbi zelaian orotara 170 neska-mutikotik gora bildu ziren, tartean ART-ko Errugbi Eskolakoak. Oro har goiz osoan zehar giroa paregabea izan zen Mojategin eta, ordezkari arrasatearren artean, goraipatzeko modukoa 10 urtez azpikoek egindako lana.  Izan ere, kategoria horretako ekipoak jokatutako partidu guztiak irabazi zituen. 

 

Norgehiagoken ostean Arrasate Errugbi Taldeko jokalari, guraso eta arduradunak Ziorla elkartean bildu ziren eta guztiek elkarrekin bazkaldu zuten.  Zalantza izpirik gabe, euritsu eta hotza, baina baita ere paregabea izandako goizari amaiera ezin hobea emateko modua.


Galeria de fotos
Arrasateko Topaketa. 2017ko urtarrila.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE