Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kanpanzar Arrasatek denboraldiko lehenengo porrota jaso du Gernikan
Sarrailagileak 0-14 aurreratu ziren lehenengo zatian baina, hein handi batean lesioek baldintzatuta, atsedenaldi ostean ezin izan zioten abantailari eutsi Azken emaitza 26-14 izan zen bizkaitarren alde.
Isei Barbero / Argazkiak:  K. Lazkano / 2016ko martxoak 6


Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek denboraldiko lehenengo porrota jaso dute asteburu honetan, bigarren fasearen -sarrailagileek 1. mailara igotzeko baliagarria den multzoan lehiatuko dute- estreinaldian.  Igor Isasiren mutilek Gernika B-ri egin zioten bisita zapatu arratsaldean eta, lehen zatian markagailuan aurrea hartu bazuten ere, azkenean etxekoak nagusitu ziren 26-14ko emaitzaz.

Lokatza eta euria izan ziren nagusi larunbatean Urbietan.  Horren aurrean, baina, Kanpanzar Arrasate ez zen kikildu.  Aitzitik, oso kontzentratuta zelairatuz, talde zuri-moreak aurrea hartu zuen markagailuan lehenengo zatian Iparragirre eta Lezamizen entseguei esker.  Transformazioetan Arizaletak ez zuen hutsik egin eta, honenbestez, aurreneko 40 minutuak agortuta 0-14ko emaitzarekin joan ziren aldageletara Isasiren mutilak.

Teknikari eibartarrak 18 jokalari izan zituen bere aginduetara zapatu arratsaldean baina, saihets aldean zuen minaren ondorioz, Barrutiak ezin izan zuen jokatu.  Honenbestez, Kanpanzar Arrasatek ordezko bi jokalarirekin baino ezin izan zion aurre egin norgehiagokari.  Hori gutxi balitz, lehenengo zatian Erkorekak min hartu zuen eskumuturrean, eta Zubizarretak ere zelaia utzi behar izan zuen hipotermiaz jota.  
 
590 (id: 5776311) Kanpanzar Arrasateko jokalariak norgehiagoka ostean
 
 
Gauzak horrela, Arrasateko taldeak ordezko jokalaririk gabe ekin zion bigarren zatiari eta, orduantxe, bi taldeen arteko aldea -Gernikak orotara 23 jokalari zituen- nabaria izan zen.  Isasiren mutilek asko sufritu zuten meleetan, eta amorerik eman gabe amaierara arte borrokatu bazuten ere, Gernika B-k lau entsegu egin eta markagailua irauli egin zuen, amaierako 26-14koa ezarriz.

Esan bezala, honako hau Kanpanzar Arrasatek aurtengo denboraldian jasotzen duen aurreneko porrota da.  Norgehiagoka ostean Isasi oso pozik azaldu zen bere taldeak erakutsitako jarrerarekin:  "Jokalariek dena eman dute berdegunean, eta oso harro nago gure ekipoaz".  Teknikari zuri-morearen iritziz "gernikarrek merezimendu osoz irabazi dute, eta guk jokalari gutxiagorekin egon arren asko zaildu diegu lana, horren adierazgarri da epaileak partiduaren amaiera adieraztean garaipena zelan ospatu duten".  Hurrengo asteburuan sarrailagileek Iruñea hartuko dute Mojategin.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE