Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Partidu lehiatua izan da Tolosaren aurkakoa

Leintz Arizmendik bina egin du sailkapeneko bigarrenaren aurka

Andoni Ezkurra entrenatzailearen taldea markagailuan aurreratu zen. Aretxabaletako partidua nahiko parekatua izan zen, eta Tolosak binakoa egin zuen amaierarako 10 minutu falta zirela.

595.1LeintzArizmendi-Intxaurdi19-20 (id: 6429754)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko azaroak 17, domeka

 

Ligako bi talde nagusiak nor baino nor aritu ziren atzo arratsaldean Aretxabaletako Ibarrako berdegunean.

 

Andoni Ezkurraren taldea izan zen lehena gola sartzen: 35. minutuan Lore Etxeandiak areaz kanpoko jaurtiketa batekin baloia sareratu zuen.

 

Hala ere, tolosarrek banakoaren gola egin zuten jokaldi azkar batean, eta hala iritsi zen atsedenera. Bigarren zatian, 50. minutuan Leintz Arizmendiren aldeko penaltia izan zen:

 

Tolosako atezainak penaltia gelditu zuen arren, ondorengo jokaldian, kornerra ateratzean Olatz Legardak gola sartu zuen (2 eta 1).

 

Handik minutu batzutara arbitroak Leintz Arizmendiren aurkako penalti zalantzagarri bat adierazi zuen. Baina Tolosak ez zuen aukera baliatu.

 

Partidua amaitzeko 10 minutu inguru falta zirenean, badirudi jokoz kanpoko posizioan, Tolosak berdinkearen gola egin zuen. 

 

Etxeko taldeak gora egin zuen hirugarren golaren bila baina ez zen posible izan. Azken emaitza beraz: 2 eta 2.

 

Andoni Ezkurra entrenazaileak baloratu du norgehiagoka "nahiko parekatua" izan zela, eta "oso-oso pozik nago jokalariek egindako lanarekin eta jarrerarekin. Pena da ezin garaipena lortzea".

 

Horretarako aukera berri bat izango dute datorren jardunaldian Añorgan. "Berdegune txikia da eta beraz borroka handiko partidua izango da seguruenik".

 

Leintz Arizmendik lider jarraitzen du, eta hilabete honetan gure taldea goiko postuetako taldeen aurka lehiatuko da: "Erronka polita dugu aurrean, eta litekeena da hilabete honetan erabakitzea ligak nondik joko duen". Aupa Leintz Arizmendi!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE