Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Maiatzaren 30ean da hastekoa

Etxe kaleratze baten prozesua salatu dute Banco Popular-en aurrean

STOP Etxegabetzeak plataformak deituta, hainbat herritar eta ordezkari politikok babestu dute Pedro eta Santaren aurkako "prozesu judizial bidegabea"."Hutsegite judizial" baten aurrean aurkitzen direla argudiatu du plataformak.

 (id: 5402456)

 

Testua, argazkiak eta bideoa: Hasier Larrea / 2018ko maiatzak 9, asteazkena

 

Pedro eta Santa arrasatearrak beraien etxetik kanporatzeko prozesu batean murgilduta aurkitzen dira. Banco Popularraren eskariari erantzunez, Bergarako epaitegiak maiatzaren 30ean abiaraziko du prozesu hau.

 

STOP Etxegabetzeak plataformako kideek zehaztu dutenez, "Pedro eta Santak hipoteka osoa ordainduta daukate. Kontua da enpresa bat sortu nahi zuen lagun bati mailegu baten abala bideratu ziotela, baina proiektu honek porrot egin zuen. Bankuaren erantzuna bikotearen etxe kaleratzea abiaraztea izan da".

 

STOP Etxegabetzeak-eko abokatuak zehaztu duenez, "hutsegite judizial baten aurrean aurkitzen gara, Pedro eta Santaren babes eskubidea urratua izan delako. Auzitegi arruntei eskubidea hau bermatu dezatela eskatzen diegu".

 

STOP Etxegabetzeak-ek babes helegitea aurkeztu du Konstituzio Auzitegian. "Bi pertsona hauek euren etxean jarraitzeko aukera izan dezaten, Banku Popularrari, kaleratzea gelditu eta adostasun batera iristeko urratsak eman ditzala eskatzen dizkiogu", zehaztu dute ordezkariek.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE