Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekainaren 12an erabakiko dira, zozketa bidez, pertsona hautatuak
San Juanetako ekitaldiak Udaletxeko balkoitik ikusteko aukera egongo da aurten ere
Udalak haurren danborrada, Errementari dantza eta nagusien danborrada balkoitik ikusteko aukera zabaldu du. Udal webgunean edo BAZen eman ahal izango da izena ekainaren 1etik 10era arte.

  (id: 5142434)

 

Testua: Arrasateko Udala / Argazkia: MB artxiboa / 2019ko maiatzak 29, asteazkena

 

Dagoeneko hilabete baino gutxiago falta da San Juan festak ospatzeko eta Arrasate hasia da dagoeneko antolakuntza lanetan. Ildo horretan, urtero legez, San Juanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko die Udalak herritarrei.


Honekin laugarren urtea izango da arrasatearrek festen ekintza esanguratsu zein kuttunenak udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango dutena, izan ere, urtetik urtetik urtera gero eta arrakasta handiagoa baitu ekimen honek: 2016an 36 lagunek eman zuten izena, 2017an, 89k eta iaz, 132 pertsonek.


Ohikoa den bezala, ekainaren 15eko haurren danborrada eta ekainaren 23ko errementari dantza eta nagusien danborrada izango dira balkoitik ikusi ahal izango diren hiru ekintzak. Horretarako, noski, interesdunek aurrez izena eman beharko dute udal webgunean edo BAZen, ekainaren 1etik 10a arte. Parte hartzeko 16 urtetik gora
izatea eta Arrasaten erroldatuta egotea dira oinarrizko bi baldintzak. 16 urtetik beherako haurren kasuan, nagusi batez lagunduta joan behar dutenez, adin nagusiko herritarrak eman beharko du izena.


Ekintza bakoitzeko 15 leku bikoitz jasoko ditu Udalak, hau da, guztira 30 lagunek igo ahal izango dute balkoira. Esan bezala, eskaera maila altua izan ohi denez, behin izen emate epea amaituta, ekainaren 12an, zozketa egingo da izena ematen duten guztien artean aipatu lekuak betetzeko. Aukeratuek ezingo dute ekintza batean baino
gehiagotan parte hartu, horregatik, izena emateko orduan, herritarrek interes ordenaren arabera zehaztu beharko ditu balkoitik ikusi nahi dituen ekintzak.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE