Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Aramaioko bertso eskolaren 13.urteurrena

Asteburu honetan ospatu dute bertso eskolaren 13. urteurrena. Ostiralean arratsaldeko 19tan lehen zuziri batek hasi zuen urteurrenaren ospakizuna. Ondoren, 22:30tan kultur etxea bete bete egin zen. Bertan, Josu Goikoetxea gai-jartzaileak eta Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Jon Maia eta Unai Iturriaga bertsolariek Santa Kruz Abadea Aramaion bertso-trama ederra eskaini ziguten.

 

590.bertsotrama (id: 6255370)

 

Larunbatean ere, arratsaldeko 18etan jende dezente elkartu ziren herriko pilotari eta
bertsolariak ikusten, Iker Agirre eta Jokin Balanzategi, Manex Agirre bertsolari-botilero zutela, Iker Saizar eta Unai Etxebarriaren kontra, Andere Arriolabengoa bertsolari-botillero zutela, aritu ziren 22ra. Azken bikote honek irabazi zuen ozta-ozta giro eta umorez jokatutako partidua.

 

590.pelota (id: 5709804)

 

Eta urteurren hau itxi zuen azken ekintza Bertso-Gala-Afaria Iturrietako Sagardotegian izan zen. Bertan, afaldu ostean, Oihane Perea eta Xabier Agirreri omenaldi txiki bat egin zieten, bertso eskolaren sorreran eta bilakaeran izan duten garrantziagatik. Ondoren bertsoa eta barrea izan ziren nagusi, bat-batean batzuk eta bertso espektakulu prestatu batekin beste batzuk, baina bertan bildutako ehun pertsonek oso ondo pasatu zuten.

 

590.bertso gala (id: 6555144)

Orain, urteurrena borobiltzeko, bertso eskolatik egiteko gelditzen zaien azken kontua eskerrak ematea da, eskerrik asko 13 urte hauetan zehar bertan ikasle, irakasle, laguntzaile,babesle, . . . izan diren guztiei, eta eskerrik asko, nola ez, gure bertso eskolako ekintzetan parte hartu, hartzen eta hartuko duzuen lagun eta bertsozale guztiei.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE