Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
TXIKILANDIA, Urtarrilaren 2, 3 eta 4an
Urtea jolasean hasteko

250 (id: 6932045)

 

    

   

 

Aurten ere urtero bezala, gabonen etorrerarekin batera Txikilandia ere badator. Bertan hainbat tailer izanen dira eta dibertsioa bermatuta dago, bai txiki zein helduentzat.


Urtarrilak 2,3 eta 4an ospatuko da Musakolako kiroldegian.
Ordutegia: 11:00-14:00 16:00-20:00etara

 

Txikilandia 14 urterateko haurrei dago zuzenduta eta, urtero bezala, Txatxilipurdi arduratuko da bere antolaketaz.

 

Aurtengo berrikuntzak

 

Aurten beste era batetara antolatu dute Txikilandia. Kanpoko 2 kantxetan hotz dezente egiten duenez, mugimenduzko ekintzak antolatu dituzte, hala nola, balance bike-ak (handi zein txikientzat,azken hau berria da) eta hanka paloak.

 

Kantxa handian edo barruko kantxan aldiz, beste guztia egongo da; orain artean kanpoan egon diren ohe elastikoez gain, puzgarriak eta tailerrak. Horien artean aipagarriena, lantegi interaktiboa da (umeak heldu batek lagunduta egin beharko du eskulana). Wii ere izango da eta nola ez beste hainbat lantegi.

 

Goian berriz, 2 ludoteka izango dira eta horietako bat nagusiekin (guraso, osaba-izeba, lagun, aiton-amon,...) elkar banatzeko izango da.

 

Antolatzaileek elkarlanean oinarritzea nahi dute, eta Gurasolandian hasitako lanari jarraipen bat ematea.

 

595 (id: 6341143) 

 

Izango diren guneak

 

7 gune izango ditu Txikilandiak:

      - Barruko kantxa

      - Guraso txokoa

      - Txikien guneak

      - Ur jolasak

      - Ziber txokoa

      - Kanpoko kantxa

      - Ipuin txokoa

 

Gune bakoitzen zer egongo den

 

      - Barruko kantxan: Ikuskizunak, karaokea, ohe elastikoak, puzgarriak, Wii, talo tailerra, argazki txoko digitala, markogintza, musu margoketa eta beste hainbat eskulan txoko egongo dira.

      - Guraso txokoa: Helduak lasai egoteko gunea da.

      - Txikien guneak: Ipuin kontaketak eta ludotekak, horietako bat elkarjolasean oinarritua.

      - Ur jolasak: Urtarrilak 4an ur eguna izanik, egun osoz pistinak izango dira puzgarri eta guzti.

      - Ziber txokoa: Ordenagailuz jolasteko jokoak.

      - Kanpoko kantxak: Balance bike eta hanka paloak.

      - Ipuin txokoa: Ipuin kontaketak goiz eta arratsaldez.

 

Prezioak

 

Eguneko txartelak 7 € balio du (1-2 urtekoentzat 4 €)
Bono txartelak 16 € (1-2 urtekoentzat 10 €)
Euskara elkarteko bazkide direnek (Topakide txartela), deskontua izango dute aurten.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE