Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kabirik ikusten baduzu deitu Udalera

Liztor beltzaren ugaritzeari aurre egiteko kanpaina martxan da

Erlabio asiarraren aurkako kanpainak aurrera jarraitzen du, eta bertako koordinatzaileak, Xabier Herrartek, jakitera eman du momentuz 40 kabi deuseztea lortu dute.

595.Liztor.Beltza.Kabia1.XABI-ERRARTE (id: 9528347)


Argazkiak: Xabier Herrarte / Testua: mondraberri.eus / 2019ko irailak 24, asteartea 

 

Arrasateko liztor beltzaren aurkako kanpainak 40 kabi deuseztu ditu honezkero. "Garai honetatik aurrera liztorren kolonia nabarmen handitzen da", azaldu digu Xabier Herrarte Bergaretxe kanpainako arduradunak. 

 

Izan ere, sasoi honetan "gero eta ume gehiago jaio eta langile gehiago prestatzen dira abaraskak egin, etxea handitu, larbak eta erregina elikatu, eta atenditzeko. Ondorioz, erreginak etengabe arraultzak jartzen jarduten du".

 

Horien ondorioz, sasoi honetan "kabiaren tamaina egunetik egunera handituz doa eta pertsonen eta ingurumenarenganako arriskua areagotu egiten da, kontuan izanik, liztor beltza kanpoko espezie inbaditzaile gisa onartuta dagoela".

 

595.Liztor.Beltza.Kabia2.XABI-ERRARTE (id: 9566482) 

Hala ere, adierazi behar da "liztor beltza ez dela bereziki animalia erasokorra eta oldarkorra, beti ere, ez bagara bere kabia edo koloniaren kontra jazartzen". Horregatik, koordinatzaileak ondoko gomendio eman du: "Horrelako animalia bat inguruan sumatzen dugunean, lasaitasunez eta naturaltasunez jokatzen ahalegindu beharko ginateke".
 
Bestalde, "gogoratu beharra dago, gure inguruan bueltaka darabilgun liztor espezie gehienak betidanik gurekin bizi izan direla eta gure ekosisteman katebegi bat gehiago direla".

 

Egungo koordintzailaren ustetan, "azken 8-10 urteetan liztor beltzaren kontra egin diren kanpainak, liztor espezie osoaren satanizazioa ekarri du", eta gizartean "nolabaiteko fobia edo beldurra zabaldu da. Hortaz, eta bide batez, gizarteari lasaitasun mezu bat helarazi nahi nioke".
 

595.Liztor.Beltza.Kabia3.XABI-ERRARTE (id: 9601761) 

Liztor beltzaren kabi bat ikusten baduzu deitu mesedez Udaltzaingora (943 25 20 10) edo  BAZera (943 25 00 00), eta Udalak martxan jarriko du liztor beltzaren kabiak kentzeko prozesua.

 

Albiste honetako lehen 3 argazkietan liztor beltzaren bigarren mailako kabiak ageri dira. Laugarren argazkian, ordea, "alfarera" deritzan bertako liztorrarena da. "Liztor honek lurra, harri txikiak eta ura baliatuz egiten du kabia - azaldu du Xabier Errartek -, eta besteak ez bezala, ez da kabian bizi, arrautzak jarri, jatekoa sartu eta kanpotik kabia erabat zigilatzen du".

 

 

595.Liztor.Beltza.Kabia5.XABI-ERRARTE (id: 9647763)

  

Ondoren, "arrautzak larba bihurtzen direnean, aurrez amak harrapatu eta bildutako hamarratz eta beste intsektu batzuk jan eta hazten dira. Garaia dutenean kabia zulatu eta beraien zikloa hasten dute".

 

Bosgarren argazkian "ageri dira kabitik irtetean egindako zuloak. Hau da gure inguruan ditugun espezie kurioso batzuren adibidea".

 

595.Liztor.Beltza.Kabia4.XABI-ERRARTE (id: 9622120) 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE