Testua eta argazkiak: Mondraberri. 2019ko otsailak 11, astelehena.
Olandixoko tunelean mantentze lanak egiten ari direnez, tunela itxita egongo da goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Asteazkenera arte Aramaioko norabidean, eta ostegunean eta ostiralean berriz Aretxabaletako norabidean. Hortaz, denbora tarte horretan, zirkulazioa Arrasaten barrena bideratzen ari da. Hala ere, eguerdiko 13:00etatik 15:00etara tunela zabalik egongo da.