Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Asteburu bikaina Mondrako taldeentzak
Preferenteko mutilak Touringen kontra neurtu ziren larunbatean Errenterian, 2-0 irabazi zuten partidu oso ona jokatu ondoren. Neskak etxean Arizmendiren kontrako derbian 13 gol sartu zituzten bat ere ez jaso gabe. Bestetik 2. erregionalekoak ere beste 6 gol sartu zizkioten Dunboa taldeari garaipena lortuz.

Mondraberri, 2008/03/02

PREFERENTE: TOURING 0 - MONDRA 2

 

Partidu ona jokatu zuten Preferenteko mutilek Errenterian Touring taldearen aurka. Esan beharra dago partidu berdindua izan zela joko aldetik, nahiz eta markagailuan Arrasatekoak izan ziren nagusi, zelaian talde biek izan zuten aukera ugari. Etxekoek taldeko jokoan estrategia ona erakutsi zuten. Mondrakoek azken asteetako partidurik onena egin zuten, jokoan maila altua eman zuten eta horrenbestez emaitza ona jaso zuten.

 

575.mondra preferente 1 (id: 5772607)

 

Lehen zatian laster hartu zuten abantaila Igor Gordobilen mutilek Ion Muruak 20. minutuan sartutako golari ezker. Bigarren zatian joko aldetik antzerakoa izan zen partidua, etxekoak lehen zatian baino indartsuago irten ziren zelaira, baina hala eta guztiz ere ezin izan zuten ezer egin markagailuari buelta emateko. Minutu gutxi falta ziren amaierarako Alzolak Arrasateko taldearen bigarren gola sartu zuenean, honek partidua Mondraren alde erabaki zuen

 

 

NESKAK: MONDRA 13 - ARIZMENDI 0

 

575.mondra neskak - arizmendi 2 (id: 5418835)

 

Behin eta berriz Mondrako neskek maila bikaina erakusten duten zelaian, larunbatean ere horrela izan zen Arizmendiko taldearen aurka neurtu zirenean. Etxekoak ez dute aurkaririk aurtengo ligan, esperientzia eta joko aldetik oso talde indartsua dira eta. Arizmendikoak gogoz jokatu zuten amaiera arte amore eman gabe, baina esperientzia faltarengatik batez ere, ezin izan zuten Mondrakoen aurrean ezer egin.

 

575.mondra neskak - arizmendi 1 (id: 5329677)

 

Lehen gola Maitane Roak sartu zuen partiduaren 10.minutuan, hemendik aurrera etxekoen golak bata bestearen atzetik heldu ziren. Aipagarria da baita ere Soko atezainak egindako lana, Arizmendikoen gol aukera guztiak geldituz.

 

Denboraldi guztian izaten ari diren emaitzak ikusita liga irabazteko talde faboritoa dira arrasatearrak, eta honela jarraituz igoera fase jokatzeko aukera asko dute.

 

2. ERREGIONALA: MONDRA 6 - DUNBOA 0

 

 

500.mondra 2.erregionala (id: 5578097)

 

2. erregionaleko mutilak Dunboa taldearen aurka neurtu ziren larunbatean Mojatein. Emaitzak erakusten duen bezala, hasieratik nagusi izan ziren zelaian. Jokoan koordinazio handia erakutsi zuten etxekoek, eta erasoan egindako lan onari ezker 6 gol sartu zituzten. Bigarren zatian batez ere Mondrako mutilak jaun eta jabe izan ziren, kanpokoek ezin izan zuten ezer egin gol zaparrada honen aurrean.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE