Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Auto Klasikoen III. Topaketa Solidarioan

Xabier Fernandez 'Purito' omendu du Red Dragons taldeak

Pilotu arrasatearrak "begi bateko paralisi baten ondorioz, ezingo dut denboraldi honetan eta hurrengoan parte hartu". Hala ere, "arazoa sendatzen nabil eta itzuliko naiz". Omenaldian motorzaleen txaloak jaso ditu.

595.Xabier.Fernandez.Purito.Omenaldia (id: 2629320)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 21, zapatua

 

Arrasateko Red Dragons taldeak antolatuta, abian dago Auto Klasikoen III. Topaketa Solidarioa.

 

Parte-hartzaile kopuru apala izan duen arren, parte-hartzaileen artean giro oso ona izan da, bazkari herrikoian esaterako.

 

Topaketako ekitaldi garrantzitsuenean Red Dragons-ek Xabier Fernandez 'Purito' pilotu arrasatearra omendu du.

 

'Purito'k plaka eta lora-sorta jaso ditu esker onez, motorzaleen txaloen artean, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan.  

 

Berarekin izan gara, eta jakitera eman digu zoritxarrez lasterketak alde batera utzi behar izan dituela oraingoz. "Begi batean paralisi bat izan nuen, baina arazoa osatzen ari naiz".

 

Pilotu arrasatearrak erabakia zuen saltoa ematea eta "barketa bat gidatzen hastea, baina arazotxoko horrek galarazi zidan. Beraz, orain atseden hartzen nabil, baina lehiaketetara itzuliko naiz".

 

Iragarri duenez "denboraldi honetan eta hurrengoan seguruenik" ez da prest izango lehiaketetara itzultzeko, "baina baliteke lasterketa bakarren bat egitea alokairuko kotxe batekin":

 

Izan ere, "eskaini didate Belgikara joatea Spa Zirkuituan erresistentziako lasterketa batean parte hartzeko. Horren inguruan hausnartzen nabil".

 

Puritok gaurko aukera baliatu du eskerrak emateko: "Eskerrik asko nirekin jo eta su ibili diren mekaniko eta lagunei, baita babesleei ere. Arrasateko enpresa ugarik parte hartu dute eta eurak barik ez zen posible izango, oso ondo portatu dira".

 

"Udalak, ordea, ez du inolako diru-laguntzarik eman. Gainera, 5 urtetan ez dut lortu udal-arduradunekin telefonoz hitz egitea. Nik udaletxera telefonoz deitzerakoan idazkariak beti Kiroletako zinegotziarekin pasatu nau, baina ez dut udal-arduradunekin hitz egiterik izan". Zorionak omenaldiagatik Purito eta animo errekuperazioarekin!

 

595.Kotxe.Klasikoak.19.1 (id: 3221286) 

595.Kotxe.Klasikoak.19.2 (id: 3247241) 

595.Kotxe.Klasikoak.19.3 (id: 3279735) 

595.Kotxe.Klasikoak.19.4 (id: 3309341) 

595.Kotxe.Klasikoak.19.5 (id: 3338627) 

595.Kotxe.Klasikoak.19.6 (id: 3374244) 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE