Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa, Gasteizko Buesa Arenara iritsiko da

Ikuskizunaren ondoren, jaialdi berezi bat izango da kanpoaldean.

Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa, Gasteizko Buesa Arenara iritsiko da irailaren 14an, egun osorako ekintzekin eta ikuskizun kultural-kooperatiboarekin. 
 
12:00etatik hasita Buesa Arena kanpoaldean prestaturiko “Alai Gunean” era guztietako ekintzak aurkituko ditugu. Jan eta edateko postuak ere egongo dira. Gune honetarako sarrera doanekoa da. Humanity at Music ikuskizun nagusia 18:00etan hasiko da.
 
Sinfonia kooperatiboan, besteak beste, Fernando Velazquez, Euskadiko orkesta sinfonikoa, abesbatza erraldoia, Kukai Dantza taldea eta bertsolariak egongo dira. Hauetaz gain, kanpoko gunean Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira.
 
Ikuskizunaren ondoren, jaialdi berezi bat izango da kanpoaldean. Bertan izango dira Sinfonia Kooperatiboan parte hartu duten artistak, ekitaldiaren emozioak ospatzen eta partekatzen.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE