Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Olympiakojos "hankamotz" utzi du Dribling-ek Zaldibarren

Jokalari bat gutxiagorekin aritu zen Olympiakojos taldeari egundoko jipoia eman zion Dribling-ek (14-0), Sonografos-ek garaipena eskuratu zuen eta Aldatz eta Betrayerren artekoa berdinketan amaitu zen.
Testua: Ibai Trebiño / Argazkiak: MB artxiboa / 2016-04-11
 (id: 5185213)
Zaldibar futbito txapelketako bigarren faseko hirugarren jardunaldia ospatu da asteburu honetan.
 
Zapatuan jokaturiko partiduan, Aldatz eta Betrayerrek berdinketa lortu zuten. Partida parekatua izan zen eta Aldatz markagailuan aurretik izan arren, Betrayer taldeko Xavi-ren gol batek behin-betiko markagailua utzi zuen (2-2).

Domekako partiduetan, Lasagabasterrek ezin izan zion Sonografos-i irabazi eta saiatu zen arren, norgehiagoka 2-3ko emaitzarekin amaitu zen.
 
Dribling eta Olympiakojos-en itxi zuten Zaldibar ligako jardunaldia eta bi taldeen arteko partidak ez zuen kolorerik izan. "Greziar herrenak" jokalari bat gutxiagorekin aritu ziren eta hori dela, egundoko jipoia jaso zuten Dribling-en eskutik.

Emaitzak  

Dribling 14-0 Olympiakojos
Lasagabaster 2-3 Sonografos
Aldatz 2-2 Betrayer

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE