Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ahal Dugu Arrasateren balorazioa:

"Hauteskundeetan kolpe handia jaso dugu; baina altxatu gara"

Udal hauteskundeetatik aste bat pasata, Arrasateko Ahal Dugu zirkulutik kanpaina eta emaitzen ebaluazio eta hausnarketa bat burutu dugu era kolektiboan, etorkizunerako balio izan dezan ideiarekin, lehen harria izan dadin udal mailan proiektu hausle eta eraldaitzaile bat garatzeko ardatz sozial, feminista eta ekologistaz.

595.AHAL-DUGU-ARRASATE (id: 5972220)


Testua: Ahal Dugu Arrasate / Argazkia: Ahal Dugu Arrasateren artxibokoa / 2019ko ekainak 6, osteguna 

 

Udal hauteskundeetatik aste bat pasata, Arrasateko Ahal Dugu zirkulutik kanpaina eta
emaitzen ebaluazio eta hausnarketa bat burutu dugu era kolektiboan, etorkizunerako balio izan dezan ideiarekin, lehen harria izan dadin udal mailan proiektu hausle eta eraldaitzaile bat garatzeko ardatz sozial, feminista eta ekologistaz. Era berean zintzotasun eta gardentasun ariketa bat egitea dugu xede, gure buruarekin zintzoak ez bagara ezingo ditugulako gure akatsak onartu, gardentasunez publiko egitea era berean eztabaida hiritarrei zabaltzen diegulako eta ezkutatzeko ezer ez daukagula erakusten dugulako.

 

Maiatzaren 26ko hauteskundeak porrot handiak izan dira Elkarrekin Podemos-entzako
estatal, Euskadi, Gipuzkoa eta Arrasate mailetan. Ez da erreza 2015eko udal
hauteskundeekin konparatzea, Podemos ez baitzen bere markarekin aurkeztu; bertako
militanteok hautesle agrupazioetan eta antzeko formuletan aurkeztu ginen, baina
atzerapauso orokorra oso argia izan da. Eskualdean Elkarrekin Podemosek 1.375 bozka
galdu ditugu, "aldaketaren bloke"ko (Baleike eta Irabazi Debagoienan) 6 zinegotzietatik
soilik bakarra mantendu dugu, Arrasaten. Arrasaten bertan, bidean 878 boto utzi ditugu eta 881ean geratu gara, ia %50-eko ordezkapena galduz, 2 zinegotzi gutxiago. Datuak gogorrak eta hotzak dira, baina objetiboak eta emaitzen zergatia ulertzea, gure akatsak aitortzea, lehenengo pausoa da etorkizunean aldatu ahal izateko.


Uste dugu Arrasaten, beste udaletan bezala, boto dinamika ezberdinek jokatu dutela.
Dinamika batzuk ardatz estatalean, beste dinamika batzuk erkidego ardatzean eta beste
dinamika batzuk tokiko ardatzean. Estatu mailan Unidas Podemos marka eta ereduaren
hondoratzea orokorra izan da salbuespen batzuekin: Andaluzian, non Podemosek beste sujektu zabalago batean parte hartuz eta alderdi eraikuntza eredu ezberdinarekin (Durangoko Herriaren Eskubidea izanik gertuko antzerako adibidea), emaitzak hobeak izan dira.

 

Barne-gatazkak; autokritika, demokrazia, eztabaida eta pluralismoaren faltak; buruzagia eta alderdiaren erabateko identifikazioa; iraganean arerio eta egun aliatu den PSOE-rekiko dependentzia eta mendekotasuna; jende askoren aldetik Podemos "beste alderdien bezalakoa" denaren asimilazioa; goitik eraman den Podemos-IU bateratasun artifiziala; militantziaren ustutze progresiboa; zirkuluen garrantzirik eza... faktore  hauek guztiek parte hartu dute igande honetako emaitzetara eraman gaituen tendentzian, baita Arrasaten ere.

 

Euskadin begira, Catalunyan ere gertatu den bezala, botoa asko polarizatu da gehiengoen blokeetan: EAJ eta EHBildu. Hauteskunde orokorren gertutasunak dinamika hau indartu du eta PSE-k haizea alde eduki du Sanchezen garaipenaren esker (azken hauteskunde hauek ere, intentzio horrekin deitu zituzten). Erkidego mailako atzerapausu orokorrean, Bizkaia da Elkarrekin Podemos hobeto mantendu den lurraldea eta Gipuzkoa portzentaia baxuena atera den lurraldea.


Arrasaten, gehiengoen blokeko dinamika hau are gehiago sakondu da, bi alderdi handien artean 1.450 boto igo dituzte. PSE-k, 52 boto gehiago lortuz, portzentaia baxuagoa atera du (%0'5 gutxiago 2015ekoekin partekatuz). Gu izan gara galtzaile handienak. Kanpaina berandu hasi genuen eta auzoetan izan dugun presentzia ez da nahikoa izan. Komunikazio arloan ez gara gai izan gure ardatz nagusiak modu onenean helarazteko eta hedabideetan presentzia handiagoa behar genuen.


Indar militanteetan higadurak eragina izan du, 2015ean izan genituen ilusio eta energiak mantentzea asko kostatu zaigu eta hori kanpotik ere nabari da. Aldi berean, arazo
logistikoak eta antolakuntza arazo batzuk ere izan ditugu. Baina ez da dena txarra izan.
Hondoratze dinamika orokorraren baitan eskualdeko zinegotzi bakarra mantentzea lortu
dugu, zonaldeko emaitza hoberenak lortuz. Erabakigarriak izan gara Deba-Urola aldetik
batzarkide bat ateratzeko. Egin ditugun akatsak alde batera utziz kanpaina duin bat burutu dugu herri mailan, proposamen politikoetan asmatu dugu eta giza baliabide eta muga ekonomikoak kontutan hartuz, maila teknikoan eta kideen esfortzu, jarrera eta lana ezin hobea izan da.

 

Gure proiektuarentzat kolpe gogorra izan bada ere, Ahal Dugu Arrasaten altxatu gara eta biharko erronkei aurre egiteko oinarriak jartzen dihardugu. Arazo sozialak berdinak izaten jarraitzen dute hauteskundeen ostean eta eskubiak beste 4 urtez aginduko du Arrasaten.

 

Alokairu onartezinak, pobrezia energetikoa, prekaritatea, biolentzia matxista, ingurumenaren berotzea... status quo honekin puskatuko duen eta mundua oinarriz aldatzeko borondatea duen proiektu politikoa inoiz baino beharrezkoagoa da. 881 arrasatearrek gugan jarri duten konfiantza trinkotasunez ordezkatuko dugu bai kaleetan eta baita instituzioetan borrokatuko duen indar baten eraikuntzan.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE