Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
'El guardian invisible' filma ikusgai asteburu honetan Amaia Antzokian
Ibai Trebiño / 2017-03-31
 
Dolores Redondo Planeta sariaren azken irabazlearen 'La trilogia del Baztan' liburuan du oinarri 'El guardian invisible' filmak. Fernando Gonzalez Molinaren espainiarraren zuzendaritzapean, eta Marta Etura, Elvira Minguez eta Carlos Libraroren parte hartzearekin,  filmak arrakasta handia lortu zuen estreinaldia egin zuen lehen asteburuan, 1'2 miloi euroko diru sarrera batuz.  
 
Filma ikusgai izango da asteburu honetan Arrasateko Amaia Antzokian eta bi emankizun egingo dituzte:  Apirilaren 2an eta 3an (biak 19.30etan).
 
  • Generoa: Thiller.
  • Zuzendaria: Fernando Gonzalez Molina.
  • Iraupena: 129 m.
  • 18 urtetik gorakoentzat.
  • Ordutegia: Apirilaren 2an eta 3an arratsaldeko 19:30ean.
Polemika bizia
 
'El guardian invisible' filmean parte hartzen duen Miren Gaztañaga aktore euskaldunak ETBko "euskalduna naiz eta zu?" programan egindako adierazpenek hautsak harrotu dituzte Ebro ibaiaren hegoaldean. Bertan, Gaztañagak espainiarrak "katetoak" eta "kuturalki pizkat atzeratuak" zirela esaten zuen eta horrek polemika handia eragin zuen. Sare sozialetan adibidez, filma boikoteatzeko deiak zabaldu ziren.
 
Aldi berean eta boikot saiakerek filmaren arrakastan eragina eduki zezakeen "beldurrez", pelikulako produktora Atresmedia Cinek eta filmeko zuzendari zein aktoreek, Miren Gaztañagaren adierazpenak gaitzesten zituen komunikatu ofiziala plazaratu zuen. Bertan, "espainiar hiritarraren aurkako irain oro" gaitzestsiaz aparte, Miren Gaztañaga euskaldunaren papera "bigarren mailakoa" zela azpimarratu zuten.      

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE