Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
TXATXILIPURDIREN UDALEKUAK
Izena emateko epea apirilaren 3an irekiko da eta maiatzaren 12an bukatuko da, bai irekietakoa eta baita itxietakoena ere. 2 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat, eskaintza ezberdinak eta interesgarriak proposatzen dituzte.

UDALEKU IREKIAK:

 

Uztailaren 3tik 21era izango dira udaleku irekiak. Arrasateko hiru gunetan izena emateko aukera egongo da urtero bezala: Musakola, erdigunean eta San Andresen.

Adinaren eta gunearen arabera osatuko dira taldeak, hauen jaiotze data kontuan izanik.

Azken urteetan egin izan duten bezala, ekintza ezberdinetan taldeak nahasten saiatuko dira aberasgarriagoa iruditzen zaielako elkarrengandik ikasi eta harremanak sustatzeko.

 

Adinaren arabera izendatuko dituzte taldeak:

 

* BILIN-BOLONKA: 2 urteko haurrak 2014. urtean jaioak.

* BEIBILEKUAK: Haur Hezkuntzakoak, 2013 eta 2011 urte bitartekoak.

* BIHURRIKEIXETAN: Lehen hezkuntzako guztiak, 2010 eta 2005 urte bitartean.

 

Ordutegia goizez 10:00etatik 13:00etara izango dute eta Lehen Hezkuntzakoek, arratsaldez ere parte hartzeko aukera izango dute 15:30etatik 17:30etara.

 

Zaintza zerbitzua egongo da, 9:00etatik 10:00etara bitartean printzipioz erdigunean bakarrik eta hezitzaileak arduratuko dira guneetara eramaten. Dena den, izena ematen duten kopurua eta adinaren arabera, aztertuko dute auzoetan ere jartzea.

 

Izena emateko: Izen emate fitxa eta ordainagiria aurkeztu beharko dira. Kontuan izan, familia ugaria edo topakideko bazkide bazarete, %5eko deskontua izango dutela. Bi baldintza hauek betetzen badituzue,%10eko deskontua izango dute, beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko dute (ordainketa haurraren izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak ekarri beharko dituzte.

 

Aurrez adostutako ekintza batzuk:

 

  • Haur hezkuntza:

 

·         Astean ur egun bat izango dute erdigunean, eguraldiak laguntzen                     ( igerilekuak jarriko ditugun egunak)

·         Txiki festa

 

  • Lehen hezkuntza:

 

·         Irteera bat izango dute ordutegia luzatuko zaielarik: 10:00etatik 18:00etara.

·         Osintxura gaua pasatzera joango dira.

·         Igerilekura irteera

Aurtengo berrikuntzak:

 

·         Uztailak 7an Udalekuetako jaia ospatuko dute.

Iaz arte San Fermin eguna ospatu izan dute, zezenekin batera entzierroa eginez. Iaz festa moldatu nahian, zezenak ez ateratzea erabaki zuten. Haurrak festako protagonista bihurtu nahi zituzten eta horretarako, astean zehar hezitzaileekin batera, buru handiak prestatu zituzten taldeetan.

Balorazio positiboa izan zuen, beraz, aurten ere antzeko festa bat prestatzea aurreikusten dute. Hala ere, haurrei hitza emango diete eta beharbada, beste era bateko jaialdia burutuko dute.

·         Azken festa udalekuetako parte hartzaileen artean erabakitako eguna izango da.

 

Nagusienentzat eskaintza:

 

  • Udaleku irekietako esku orrian 9-12 urte bitartekoentzat udaleku itxien aukera ere sartu dute, adin tartearen arabera udaleku ireki edo itxietan izena emateko aukera izango dutelarik. Udaleku itxi hauetan Askizura joateko aukera izango dute 2007-2005 urte bitartean jaiotakoek. Uztailaren 2tik 9ra izango da. Hemen ere deskontuak egongo dira familia ugari eta Topakideko bazkide direnentzat

 

ASTEKAKO UDALEKUAK

 

Iaz froga gisa jarritako astekako udalekuak ondo baloratu zirenez, aurten ere asteka izena emateko aukera egongo da. Hiru adin tarte sailkatu dituzte eta adin tarte bakoitzean gutxienez 10 pertsonak izena eman beharko dute taldea osatu dadin.

 

Udaleku mota hau erdigunean bakarrik gauzatuko da.

 

Adin tarteen sailkapena hauxe da:

 

·         2014-2011 urte bitartean jaiotakoak.

·         2010-2008 urte bitartean jaiotakoak.

·         2007-2005 urte bitartean jaiotakoak.

 

UDALEKU ITXIAK: 

Udaleku itxiak adin tartearen arabera bereizten dituzte, eta lau udaleku itxi jartzen ditu aukeran Txatxilipurdi Elkarteak.

 

ASKIZU: LH-4, LH-5 eta LH-6. mailakoentzat, hau da 2007, 2006 eta 2005 urtean jaiotakoentzat.

Uztailaren 2tik 9ra izango da. Aterpetxean lo eginaz, natura eta hondartzaz gozatzeko leku aproposa da.

25 plaza egongo dira.

 

Prezioa: 275 euro.

 

ZINGIRA:  DBH1 eta DBH2koentzat, 2004 eta 2003an jaiotakoak parte hartu ahal izango dute. Uztailaren 1etik 10era izango da eta 30 gazteentzat plazak egongo dira.

Kanpaldia eginaz, naturaz gozatzeaz gain, kostaldeko haize eta hondartzaz  disfrutatzeko.

 

Prezioa: 275 euro.

 

OZAETA:  DBH1 eta DBH2koentzat, 2004 eta 2003an jaiotakoak parte hartu ahal izango dute. Uztailaren 11tik 20ra izango da eta 30 gazteentzat plazak egongo dira.

Kanpaldia eginaz, lagun artean sormenari askatzen usteko leku paregabea.

 

Prezioa: 275 euro.

 

KOSTA ALA KOSTA: Arabako Ozaeta herrian hasi  eta Zarautzeko uretan amaitzen duguna. DBH3 eta DBH4koentzat, 2002 eta 2001ean jaiotakoentzat izango da. 30 gaztek parte hartu dezaketen, udaleku ibiltaria izango da.

Uztailaren 8tik 19ra.

 

Prezioa: 275 euro.

 

Udaleku irekietan eta itxietan izen emateko aukera www.txatxilipurdi.eus webgunean ere izango da.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE