Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txirrindularitza
Errepidean izango dira Dorletako Amakoak asteburuan
Txikienak Eskoriatzan izango diren bitartean, kadeteak Otxandio eta Zarautzen izango dira, jubenilak Deban eta afizionatuak Zornotza eta Berriatuan.

595 (id: 5048312)

 

Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkiak: Dorletako Ama / 2013ko apirilaren 11a, eguena



Errepidera itzuliko dira beste asteburu batez Dorletako Ama Txirrindularitza Eskolako lagunak. Taldeko txikienek, benjamin, alebin eta infantilek zapatuan arratsaldeko 16.30tan Eskoriatzan izango dute lasterketa. Herri barruan egingo den lehiaketan 8 eta 10 urte bitarteko nahi duten neska mutiko guztiek parte hartu dezakete. Bakoitzak nahi duen bizikleta eraman ahal izango du, mendiko bizikleta barne.


Txikiak Eskoriatzan izango diren bitartean, kadeteek hitzordu bikoitza izango dute. Lehen urtekoek Otxandioko Gaztetxoak torneoan izango dira zapatuan arratsaldeko 16.30tan. 43 kilometroko ibilbideari aurre egin beharko diote. Bigarren urtekoek domeka goizean Zarautzen izango dute hitzordua, Zarautzen kasu hontan. 58 kilometroko ibilbidearekin Meagaseko gaina gainditu beharko dute mugara heldu aurretik.


Jubenilek ere kostalderako bidea hartuko dute zapatuan kasu honetan Debako Amaikak Bat sarian parte hartzeko. 86 kilometroko ibilbidea izango dute txirrindulariek, eta Itziar eta Kalbarioko gainak igo beharko dituzte.


Afizionatuak Bizkaian


Kanpazar Harrobiko txirrindulariek ere hitzordu bikoitza izango dute astebururan. Zapatuan Zornotzako Udaberri sarian, hamaika txirrindulari aurkeztuko ditu Kanpazar Harrobiak, 97 kilometroko ibilbidea egiteko. Biharamunean Berriatuara joango dira txirrindulari zuri-moreak San Gregorio sarian parte hartzera. Kasu honetan ibilbide gogorragoa izango dute, mendate gehiagorekin eta 137 kilometroko ibilbidearekin.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE