Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AUKEA
K-Stretch metodo berritzailea Arrasatera ekarriko dute
Danilo Barzio prestatzaile italiarrak asmatutako metodoak postura eta oreka lantzen ditu. Arrasate K-Stretch metodoa eskaintzen duen Gipuzkoako bigarren herria izango da uztailetik aurrera.

595 (id: 5251388) 

Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkia: MAA / 2014ko ekainaren 10a, martizena


 

Arrasateko Udal Kirol zerbitzuek gorputzaren postura eta oreka lantzen dituen K-Stretch metodo berritzailea eskainiko dute datorren uztailaren 1etik aurrera. Gaur goizez klaseak emango diren Uarkape eraikinean egin duten aurkezpenean, gimnasia mota berri honen inguruko xehetasunak eskaini dituzte.

 

Danilo Barzio metodoa asmatu duen prestatzaile italiarrak esan duenez, “K-Stretch-ek gorputzeko artikulazio eta  muskulu kate guztien estiramenduak lortzen ditu”. Horretarako Barziok asmatutako ariketa taulak erabiltzen ditu gimnasia mota honek. Taulak pertsonaren fisikora egokitzen dira, eta ariketa pertsonalizatuak egiteko balio dute. K-Stretch metodoarekin “lesioen aurreko prebentzioa egin eta oreka eta arnasketa lantzen” direla azaldu du Danilo Barziok.  

 

Klaseak Uarkapen

 

Arrasate K-Stretch gimnasia eskaintzen duen Gipuzkoako bigarren herria izango da. Iratxe Aranburu Udaleko kirol teknikariak esan duenez, “Uarkape kirol gune moduan indartzeko” jarri dute K-Strech eskaintza bertan. Datorren uztailaren 1ean hasiko dira K-Stretch klsaeak Uarkapen. Izen emateak 40 euroko kostua izango du kiroldegiko abonatuentzat eta 50 eurokoa gainontzeko herritarrentzat.

 

Klaseekin hasi aurretik proba saioak egingo dituzte datorren ekainaren 17an Uarkapen. K-Strecht metodoaren nondik norakoak azaltzeko saio praktikoak egingo dira, eta Danilo Barzio bertan izango da zalantzak argitzeko. Ate Irekietako jardunaldi hauei buruzko informazio gehiago jaso nahi duenak, aukea@arrasate-mondragon.net helbidera idatzi edo 943771677 telefonora deitu dezake.

 

595.1 (id: 1894452)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE