Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'La trinchera infinita' filmako zuzendari:

"Pertsonok beldur izaten garela adierazi nahi dugu filmarekin"

Euskal filma pantailaratu da asteburu honetan Amaia Antzokian, eta gaur Aitor Arregi, filmeko zuzendarietako bat, bertan aritu da.

595.LaTrincheraInfinitu.Arregi1 (id: 7046289)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 17, domeka

 

Euskal zinemagintzaren loraldiak aurrera jarraitzen du, aurten 'La trinchera infinita' filmarekin.

 

Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregik zuzendariek gidatu dute, eta Zinemaldian kritika positiboak jasotzeaz gainera, areto komertzialetara publiko ugari erakartzen ari da.

 

595.LaTrincheraInfinitu.Arregi2 (id: 7076656) 

Arrasaten asteburu honetan pantailaratu dute, Amaia Udal Antzokian hain zuzen, eta gaurko proiekzioan Aitor Arregi izan da.

 

Aukera baliatuz, Imanol Gallego kazetari eta zine-kritikari arrasatearrak galdera batzuk egin dizkio, eta ikus-entzuleek gauza bera egiteko aukera izan dute.  

 

Zuzendari oñatiarrak adierazi du, besteak beste, "guk filmarekin funtsean transmititu nahi dugu pertsonok beldur izaten garela. Denok ditugu trintxerak gure baitan".

 

595.LaTrincheraInfinitu.Arregi3 (id: 7109790) 

"Beldurra diogu publikoki gure ideologia azaltzeari, gure orientazio sexuala adierazteari, lanez aldatzeari,... Denok dauzkagu gure barne-trintxerak".

 

Estatu espainiarreko politikan ere "trintxerek jarraitzen dute, gerraren ondorioak ez dira amaitu, eta hori argi ikusten gabiltza egun hauetan. Hori ikusi nahi ez duenak... Arazo bat konpontzeke dago". 

 

595.LaTrincheraInfinitu.Arregi4 (id: 7132576) 

  

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE