Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
¿'Cambio climático o manipulación del clima?'

Aldaketa klimatikoaren inguruko hitzaldia izango da Kulturaten

Hizlarien artean Josefina Fraile arituko da, AEBetan, Belgikan eta Italian unibertsitate-ikasketak egindakoa, politikan aritua, eta Terra SOS-tenible elkarteko lehendakaria. Hizpide izango ditu osasun publikoarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak diren teknologia berriak.

590.Aldaketa.Klimatikoa.HITZALDIAREN-ANTOLATZAILEAK (id: 5817669)


Argazkia: Hitzaldiaren antolakuntza / Testua: mondraberri.eus / 2019ko ekainak 14, ostirala

 

Hitzaldiko antolatzaileek herritarrei ohartarazi nahi diete agintari batzuk aldaketa klimatikoa erabiltzen ari direla "gerra arma eta arma ekonomiko bezala".

 

Hitzaldia ahaleginduko da ondoko galderei erantzuten: "Zein kalte eragiten ditu arma honek nekazaritzan, ingurumenean eta osasun publikoan?".

 

Oro har, ekitaldiak abisatu nahi du "teknologia berri batzuk (5G esate baterako) ingurumenarentzat eta osasun publikoarentzat mehatxu direla".

 

Hizlari lanetan Josefina Fraile eta Marcos Alonso arituko dira. Josefina Frailek unibertsitate-ikasketak egin zituen, besteak beste:

  • AEBetako UCLA unibertsitatean, Zientzia Politikoetan graduatua
  • Italiako Bolognako unibertsitatean, Nazioarteko Zientzietan graduondokoa
  • Frantziar estatuko Montpellier-eko unibertsitatean, Landa-garapenean masterra

Politikan aritua da, eta 2004an Europar Parlamenturako zerrendaburua izan zen Los Verdes alderdian. Ingurumenaren aldeko aktibista da, Asociación SOS-tenible elkarteko lehendakaria eta Skyguards plataformaren sustatzaile.

 

Berarekin batera hitzaldian Marcos Alonso arituko da teknologia berri batzuk nekazaritzan eragiten dituzten kalteez hitz egiteko, berak Zamoran nekazari diharduelarik. 

 

Hitzaldia datorren astelehenean izango da, ekainak 17, Kulturaten bertan arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE