Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 24, asteazkena
Bi autoren arteko istripua izan zen larunbatean arratsaldeko 18:00 aldera Otalora Lizentziatua kalean.
Udaltzaingoa bertaratu egin zen, eta horrelakoetan egin ohi duen bezala, alkoholemiaren eta beste drogen proba egin zien bi gidariei.
Horietako batek positibo eman zuen, baimendutako gehienezko tasa hirukoiztu baitzuen. Kokainan eta THCen (kanabisean) ere positibo eman zuen.
Gainera, 1'35 metro baino gutxiagoko seme bat zeraman autoan haurrari egokitutako aulki barik. Horien ondorioz, Udaltzaingoak gizonezkoa atzeman zuen.